Metadata field: Observaciones

On this page

Values used in metadata field

Total rows: 59
Value Number of indicators
2013, 2018 eta 2023ko datuak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Osasun inkestakoak dira; 2011 eta 2017koak INEren Espainiako Osasun Inkesta Nazionalekoak; eta 2014 eta 2019koak INEren Europako Osasun inkestakoak.\n 1
\n2016tik aurrera, hauek gehitu dira: motorrik gabeko ibilgailuen trafiko-istripuak, trafikoaren ondoriozkotzat \njotzen ez diren garraio-istripuak eta istripuaren unean ibilgailutik igotzen edo jaisten ari ziren trafiko-istripuen \nbiktimak\n 1
2023a arte kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa-programaren xede-populazioa 50 eta 69 urte bitarteko gizon-emakumeek osatzen zuten. 2023tik aurrera 70 eta 74 urte bitartekoak gehitu zaizkie. \n 1
\n5.a.1 (a) azpiadierazlea prebalentzia-neurri bat da. Nekazaritzako lurren gaineko jabetza edo \neskubide seguruak dituzten pertsonen prebalentzia neurtzen du, sexuaren arabera banakatuta.\n\n5.a.1 (b) azpiadierazleak genero-parekotasuna du ardatz, eta neurtzen du emakumeak jabetzan edo \nnekazaritza-lurren gaineko eskubide seguruetan zein neurritan dauden desabantailan.\n 1
Adierazle hau % 100ekoa da, lurzoruaren gaineko estatuko legediaren arabera (hiri guztietan aplikatzekoa). 1
\nAdierazle honen erreferentzia-balioa 1 da, parekotasun absolutua adierazten duena. Adierazlearen balioa 1etik zenbat eta urrunago egon, orduan eta handiagoa da desberdintasun-maila; balioa 1 baino txikiagoa denean, zenbakitzaileko populazio taldeak izendatzaileko populazio-taldearekiko egoera baztertua adierazten du, eta 1 baino altuagoa denean, egoera mesedetua. 1
\nAdierazle horrek ez du kontuan hartzen infekzioaren sorlekua, hau da, infekzio autoktonoak (lurralde nazionalean \nsortutako infekzioak) eta infekzio ez-autoktonoak (atzerrian sortutako infekzioak) hartzen dira kontuan.\n 1
Adierazle horren erreferentzia-balioa 1 da, aztertutako instituzioan emakumeak duen \nordezkaritza 16 eta 64 urte bitarteko biztanlerian duen presentziarekiko guztiz proportzionala \ndenean. \n\nAdierazleak 1 baino balio txikiagoa badu, emakumea gutxiegi ordezkatuta dagoela esan nahi du; \naldiz, 1 baino balio handiagoa badu, gainordezkatuta dagoela esan nahi du. \n\n"Administrazio publikoko emakumeen proportzioa, biztanleriako emakumeen proportzioari dagokionez" seriean \n2023tik aurrera ez daude barne Epaileak, Magistratuak eta Fiskalak. \n 1
Adierazlea % 100ekoa da, Erregistro Zibilari buruzko legeriak jaiotzak inskribatzeko \nbetebeharra ezartzen baitu.\n 1
\nAdierazlea gobernu orokorrerako kalkulatzen da, gobernu-unitate desberdinak barne hartzen dituena: \ngobernu zentrala, gobernu autonomikoa, foru gobernuak eta tokiko gobernuak.\n\nGobernuaren Funtzioen Sailkapenak (COFOG), Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGA) \ngaratu eta Nazio Batuen Estatistika Atalak argitaratutakoak, gastu publikoa 10 talde funtzionaletan \negituratzen du:\n\n- 01 Zerbitzu publiko orokorrak\n- 02 Defentsa\n- 03 Ordena publikoa eta segurtasuna\n- 04 Gai ekonomikoak\n- 05 Ingurumena babestea\n- 06 Etxebizitza eta zerbitzu komunitarioak\n- 07 Osasuna\n- 08 Aisia, kultura eta erlijioa\n- 09 Hezkuntza\n- 10 Gizarte-babesa\n 1
\nAdierazlea neurriz kanpo kalkula daiteke estatuan, pertsona bera bi erkidego edo gehiagotan zenbatu \nahal izan delako, eta konfidentzialtasun-arrazoiengatik ezin delako identifikatu.\n\nTratamendua: droga-kontsumoa desagerrarazteko, murrizteko edo kontrolatzeko profesional kualifikatuek \negindako edozein esku-hartze.\n\nAnbulatorioa: pertsonak ez du gaua zentroan igarotzen. Irizpide hori ez zaie aplikatzen espetxeei.\n\nLegez kanpoko drogak: alkohola eta nikotina (tabakoa) ez dira legez kanpoko drogatzat hartzen. \n 1
\nAdierazleak Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA) erabiltzen du Euskal AEko eta lurralde historikoetako datuetarako; \nudal eta eskualdeetako datuak, berriz, Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsukoak dira. BJAren urteko datuak 4 hiruhilekoetako batez \nbestekoari dagozkio, eta azken urtean urtarrilaren 1eko biztanleria hartzen da. Erroldako datuen erreferentzia-data t+1 urteko urtarrilaren \n1a da. Bi kasuetan, erreferentziako biztanleria 16 urte edo gehiagoko pertsonak dira.\n\nDesgaitasunaren araberako langabezia-datuak INEren "Desgaitasuna duten pertsonen enplegua" eragiketatik datoz. Azterlanaren \nbiztanleria-eremua 16 eta 64 urte bitarteko pertsonen kolektiboa da, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila dutenak eta \nparekatuak (1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera).\n 1
Adierazleak elikagaien segurtasun-gabeziaren bat duten pertsonen proportzioa neurtzen du, \ngaldetegi honen arabera: \n\n- A- Erosten dituzten elikagaiak agortzen zaizkie eta ez dute dirurik gehiago lortzeko \n- B- Ezin dute elikadura orekatua eta askotarikoa eskuratu \n- C- Janari kantitatea murriztu dute edo otordu batzuk ere saltatu dituzte elikatzeko diru nahikorik ez zutelako \n- D- Gertatu bada, ¿zein maiztasunekin gertatu da?\n- E- Nahi baino gutxiago jan dute elikagaiak erosteko nahikoa diru ez zeukatelako \n- F- Gose izan dira, baina ez dute jan, nahikoa janari lortu ezin izan dutelako \n\nElikagaien segurtasunik eza honela puntuatzen da:\n - Arazorik gabe: Arazo bakarra badu edo bat ere ez\n - Arazo larria: 2 eta 4 arazo artean baditu\n - Arazo oso larria: 5 arazo edo gehiago baditu\n 1
Adierazleak irizpide hauetako bat gutxienez betetzen duten pertsonen proportzioa neurtzen du: \n\nPobrezia erlatiboaren arriskuan dauden pertsonak: kontsumo-unitate bakoitzeko diru-sarrerak \nmedianaren % 60tik behera dituzten pertsonak (ELGA eskala aldatua). \n\nEtxeko kontsumo-unitateen kopurua kalkulatzeko, ELGA eskala aldatua erabiltzen da. \nEskala horrek 1 pisua esleitzen dio 14 urte edo gehiagoko lehen pertsonari, 0,5 pisua 14 urte edo \ngehiagoko gainerako pertsonei eta 0,3 pisua 14 urtetik beherako pertsonei. \n\nGabezia material eta sozial larria duten pertsonak: ondoko hamahiru egoeretatik gutxienez \nzazpi pairatzen dituzten pertsonak; zazpi egoera etxeari dagokizkonak dira eta sei pertsonari dagozkionak: \n\nEtxeari dagozkionak: \n 1. Ezin du urtean gutxienez astebetez oporretara joan. \n 2. Ezin du gutxienez bi egunetik behin haragi-, oilasko- edo arrain-otordurik egin.\n 3. Ezin du etxebizitza tenperatura egokian mantendu.\n 4. Ez du ustekabeko gastuei aurre egiteko gaitasunik.\n 5. Atzerapenak izan ditu etxebizitza nagusiarekin lotutako gastuen ordainketan \n(hipoteka edo alokairua, gas-ordainagiriak, komunitatea, etab.) edo epeka egindako \nerosketetan azken 12 hilabeteetan.\n 6. Ezin du kotxerik eduki.\n 7. Ezin ditu ordezkatu hondatutako altzariak edo zaharrak.\n\nPertsonari dagozkionak:\n 8. Ezin du hondatutako arroparen ordez berria erosi.\n 9. Ezin ditu egoera onean dauden bi zapata pare eduki.\n 10. Ezin du zerbait jateko edo edateko lagunekin/familiarekin elkartu hilean behin gutxienez.\n 11. Ezin du aldizka aisialdiko jardueretan parte hartu.\n 12. Ezin du bere buruarentzako gauzetan diru kopuru txiki bat gastatu.\n 13. Ezin du Interneteko konexiorik ordaindu.\n\n16 urtetik beherakoen kasuan, pertsonari dagozkion azken sei kontzeptuak ez daude eskuragarri. \nAdingabe horien kasuan, elementu horien balioak 16 urte edo gehiago dituzten etxeko kideentzat \njasotako balioetatik abiatuta egozten dira. \n\nLan-intentsitate txikia: etxe horietako lan egiteko adinean dauden kideek beren lan-potentzial osoaren % 20 \nbaino gutxiago lan egin zuten erreferentziako urtean; lan egiteko adinean dauden kidetzat hartzen dira 18 eta 64 \nurteko arteko pertsonak (salbu eta 18 eta 24 urte bitarteko ikasleak, erretiratuak, eta 60-64 urte bitarteko \npertsona ez-aktiboak, horien etxeko diru-sarreren iturri nagusia pentsioak badira). Aldagai hori ez da aplikatzen \n65 urte edo gehiagoko pertsonen kasuan. \n 1
\nAdierazleak neurtzen du lege-esparruak zenbateraino bermatzen duen lurren jabetza edo kontrolerako \nemakumeen eskubide berdintasuna, lege-esparrua nazioartean onartutako sei proxyrekiko alderatuz; proxy horiek\nEmakumearen aurkako diskriminazio-modu guztiak ezabatzeari buruzko Konbentzioan eta Lurra edukitzeko \ngobernantza arduratsuari buruzko borondatezko jarraibideetan onartutakoak dira:\n\n - A proxya: Lurren nahitaezko edo sustatutako erregistro bateratua\n\n - B proxya: Lurren transakzioetarako ezkontidearen adostasunaren betebeharra\n\n - C proxya: Herentzia-eskubideen berdintasuna\n\n - D proxya: Emakumeen lurren jabetza eta kontrola areagotzeko finantza-baliabideen esleipena\n\n - E proxya: Ohiturazko eskubidea aitortzen duten legezko sistemetan, emakumeen jabetzarako eskubideen babes esplizitua egotea\n\n - F proxya: Nahitaezko kuotak lurren kudeaketan eta administrazioan \n 1
\nAdierazlearen emaitza % 100 da, udalak baitira giza kontsumorako uraren kalitatearen erantzule, eta zuzenean edo kudeatzaile baten bidez kudeatu dezakete uraren hornidura (140/2003 Errege Dekretua, otsailaren 7koa, giza kontsumorako uraren kalitatearen osasun-irizpideak ezartzen dituena). Halaber, udalak dira bainatzeko uren kudeaketaren arduradunak (1341/2007 Errege Dekretua, urriaren 11koa, bainatzeko uren kalitatearen kudeaketari buruzkoa). 1
\nAse gabeko behar autoinformatuak esan nahi du pertsonak berak ebaluatzen duela azterketa edo tratamendu medikurik behar duen (hortzen zainketa izan ezik), baina ez duen lortu edo ez duen bilatu 1
\nAutonomia-erkidegoen aurrekontu-likidazioen datu bateratuak Tokiko Finantza Bitartekaritzatik eta \nNekazaritza Politika Erkidetik hartzen dira, araztuta. \n\nLehen seriean, zergen bidezko diru-sarreratzat hartzen dira sailkapen ekonomikoaren 1 kapituluan \n(zuzeneko zergak) eta 2 kapituluan (zeharkako zergak) jasotakoak. Diru-sarrera ez-finantzarioak \n1 kapitulutik 5era bitartekoak dira. Autonomia-erkidegoaren eta toki-erakundeen arteko \ntransferentzien kontabilizazio bikoitza kendu da. \n\nBigarren seriean diru-sarrera ez-finantzarioak eta finantzarioak sartzen dira (9. kapitulua). \nBarne-transferentziak ere finkatzen dira, bikoiztasunak saihesteko. \n 1
\nAutonomia erkidegoetako aurrekontu-likidazioen datu bateratuak araztuta hartzen dira tokiko finantza-bitartekaritzatik eta NPEtik (nekazaritza-politika erkidea) 1
Biztanleria Jardueraren Arabera Sailkatzeko Inkestatik datozen datuak urtekoak dira, adin-taldearen arabera, \neta azken 4 asteetan egindako jarduerei buruz galdetzen da.\n\nBiztanleria helduak ikaskuntza-jardueretan duen parte-hartzeari buruzko inkestatik datozen datuak 18-64 \nadin-taldekoak dira, eta azken 12 hilabeteetan egindako jarduerei buruz galdetzen da. \n 1
Desgaitasuna duten pertsonak % 33ko edo hortik gorako desgaitasun-maila duten pertsonak eta hauei parekatuak dira, 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera. 1
\nDiru-sarrera baliokidea etxeko diru-sarrera erabilgarria da, etxeko kontsumo-unitate kopuruaren arabera zatitua, ELGAren (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) baliokidetasun-eskala aldatua erabiliz. Helburua da tamaina eta osaera desberdina duten etxeen arteko bizi-mailak modu parekatuan alderatzea. 1
Diru-sarrera baliokidea etxeko diru-sarrera erabilgarria da, etxeko kontsumo-unitate kopuruaren arabera zatitua, ELGAren (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) baliokidetasun-eskala aldatua erabiliz. Eskala horren arabera, 1eko pisua ematen zaio 14 urteko edo gehiagoko lehen pertsonari, 0,5eko pisua 14 urteko edo gehiagoko gainerako pertsonei, eta 0,3koa, azkenik, 14 urtetik beherakoei. Helburua da tamaina eta osaera desberdina duten etxeen arteko bizi-mailak modu parekatuan alderatzea. 1
EAEko administrazioen diru-sarrera bateratuak autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen \ndiru-sarrerak batuz lortzen dira, haien arteko transferentziak kenduta (arruntak zein \nkapitalekoak), kontabilizazio bikoitza saihesteko. \n\nArabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldekako adierazleak bat datoz lurralde historiko \nbakoitzeko toki-erakundeen datuekin, administrazio autonomikoaren diru-sarrerak eta \ntransferentzien kontsolidazioa kontuan hartu gabe. \n 1
\nEkonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) Garapenean Laguntzeko Batzordeak (GLB) ezartzen du garapenerako laguntza ofiziala jaso dezaketen herrialdeen zerrenda. Diru-sarrera txikiko eta ertaineko herrialdeak dira, Munduko Bankuak argitaratutako per capita diru-sarrera nazional gordinean oinarrituta, G8ko kideak, EBko kideak eta EBn sartzeko data irmoa duten herrialdeak izan ezik. 1
\nEkonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) Garapenean Laguntzeko Batzordeak (GLB) ezartzen du garapenerako laguntza ofiziala jaso dezaketen herrialdeen zerrenda. Diru-sarrera txikiko eta ertaineko herrialdeak dira, Munduko Bankuak argitaratutako per capita diru-sarrera nazional gordinean oinarrituta, G8ko kideak, EBko kideak eta EBn sartzeko data irmoa duten herrialdeak izan ezik. 1
\nEmandako emaitzak lortzeko, Txertaketen Programaren eta Erregistroaren Ponentziak proposatutako \neta Osasun Publikoaren Batzordeak 2017ko urrian adostutako definizioak erabiltzen dira. Ordutik, \nbiztanleriaren jaiotza-kohorteen arabera kalkulatzen dira txertaketa-estaldurak.\n\nEz dira sartzen farmazia-bulegoetan erositako txertoak, ezta osasun-sektore pribatuak emandakoak \nere. \n 1
\nErabilera publikoak barne hartzen ditu erakunde hornitzaileen kontsumo propioa eta doako hornidurak.\n\nNekazaritza eta abeltzaintzako erabilerak ez du barne hartzen Ureztatzaileen Komunitateen kontsumoa, \nezta EAEko nekazaritza eta abeltzaintzako erabilera orokorrak ere.\n 1
\nErrenta baliokidea etxe bateko guztizko diru-sarreretatik eta diru-sarrera horietatik bizi diren pertsonen kopuru eta adinetik eratorritako balio bat da. 1
Ertzaintzak eta udaltzaingoek bildutako datuak. Datuek 15.000 biztanletik gorako herrietan erregistratutako dolozko homizidioak baino ez dituzte biltzen. \nEuropar Batasunean ezarritako oinarrizko tipologia komunak erabiltzen dira (EUROSTAT estatistika-bulegoaren bidez), herrialdeetako polizia-kidegoek ezagutzen dituzten arau-hauste penalei dagokienez. 1
Etxebizitza nagusia da urte osoan edo urte gehienean pertsona batek edo gehiagok ohiko bizileku gisa erabiltzen duten etxea. 1
Etxebizitza nagusia da urte osoan edo urtearen zatirik handienean pertsona batek edo gehiagok ohiko bizileku gisa erabiltzen duten etxebizitza. 1
\nEtxeko kontsumo-unitateen kopurua kalkulatzeko, ELGA eskala aldatua erabiltzen da. Eskala horrek 1 pisua esleitzen dio 14 urte edo gehiagoko lehen pertsonari, 0,5 pisua 14 urte edo gehiagoko gainerako pertsonei eta 0,3 pisua 14 urtetik beherako pertsonei. 1
\nEuskadin, Euskadiko Babes Zibileko Planak (LABI) ezarritakoaren arabera, 20.000 biztanletik gorako \nudalerriek larrialdietarako udal-planak egin eta onartu behar dituzte.\n\n5.000 biztanletik gorako udalerrietan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Estatuko araudiarekin \nbat etorriz, jarraibide hau gomendagarria da. 2024an, 5.000 eta 20.000 biztanle arteko udalerrien % 96k \neta 1.000 eta 5.000 biztanle arteko udalerrien % 25ek Udal Larrialdi Plan homologatua dute.\n 2
\nEuskadin, Euskadiko Babes Zibileko Planak (LABI) ezarritakoaren arabera, 20.000 biztanletik gorako \nudalerriek larrialdietarako udal-planak egin eta onartu behar dituzte. \n\n5.000 biztanletik gorako udalerrietan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Estatuko araudiarekin \nbat etorriz, jarraibide hau gomendagarria da. 2024an, 5.000 eta 20.000 biztanle arteko udalerrien % 96k \neta 1.000 eta 5.000 biztanle arteko udalerrien % 25ek Udal Larrialdi Plan homologatua dute. \n 1
\nGainazaleko uren ebaluazioa (egoera ekologikoa) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/60/EE \nZuzentarauaren arabera egiten da.\n\nLurpeko uren ebaluazioa Lurrazaleko eta lurpeko uren egoera ebaluatzeko gidaren arabera egiten da. Gida \nhori Ingurumeneko Estatu Idazkariaren (SEMA) 2020ko urriaren 14ko Instrukzioaren bidez onartu zen.\n\nUr-masen zentsua bat dator urtarrilaren 24ko 35/2023 Errege Dekretuaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoan \npresentzia nabarmena duten masekin. Errege Dekretu horrek onartzen du Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segurako eta \nJucarreko demarkazio hidrografikoen eta Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta \nEbroko demarkazio hidrografikoen Espainiako zatiaren plan hidrologikoen berrikuspena.\n\nAdierazitako aldirako, ebaluazioak irizpide homogeneoen bidezko egoera-berrikuspenei dagozkie, 35/2023 Errege \nDekretuari eta izandako aurrerapen teknikoei jarraiki.\n 1
\nGaixotasunen Nazioarteko Sailkapenaren kode hauek erabiltzen dira transmititu ezin den gaixotasun bakoitzerako: \n- gaixotasun kardiobaskularrak (GNS-10eko I00-I99 kodeak)\n- minbizia (GNS-10eko C00-C97 kodeak)\n- diabetesa (GNS-10eko E10-E14 kodeak)\n- arnas gaixotasun kronikoak (GNS-10eko J30-J98 kodeak) \n 1
\nGaldu edo xahututako elikagaitzat hartzen dira hondakin bihurtutako elikagai guztiak. \n\nElikagaien artean kontatzen dira jangarriak diren zatiak eta jangarriak ez direnak (adib. arrainen hezurrak).\n 1
\nGerta daiteke adierazle hau gehiegi handitzea, pertsona bera pertsona-trafikoaren biktima izan delako \nbi esplotazio-motatan edo gehiagotan eta ezin izan delako identifikatu konfidentzialtasun-arrazoien \nzioz. Era berean, adierazlea Estatu-mailan ere gerta liteke gainestimazioa izatea, pertsona bat bi \nautonomia-erkidegotan edo gehiagotan identifikatu delako pertsona-trafikoaren biktima gisa eta ez ezin \ndelako identifikatu konfidentzialtasun-arrazoien ondorioz. \n\nPertsonen salerosketa: pertsonak hartu, garraiatu, lekualdatu edo jasotzea, mehatxupean edo indarrera \njoz nahiz beste hertsatze-modu batzuk baliatuz, besteak beste bahiketa, iruzurra, engainua, botere-gehiegikeria \nedo zaurgarritasun-egoera, edo ordainketak edo onurak jasoz edo emanez pertsona baten gaineko boterea duen \npertsona baten baimena lortzeko esplotaziorako. Esplotazioaren barruan sartzen dira, besteak beste -eta \ngutxienez-, besteren prostituzioa esplotatzea, beste sexu-esplotazio mota batzuk, lan edo zerbitzu behartuak, \nesklabotza edo antzeko praktikak, morrontza edo organoen erauzketa. \n 1
\n"Hektareako ekoizpen-maila desiragarria edo onargarria lortu duen nekazaritza-azaleraren proportzioa" seriea interpretatzeko orduan, kontuan hartu behar da adierazle erlatiboa dela; izan ere, ustiategi baten produktibitate-maila ez dago soilik hektareako duen ekoizpenaren mende, lurralde bereko eta orientazio tekniko-ekonomiko bereko (nekazaritza, abeltzaintza edo mistoa) ustiategien hektareako ekoizpenaren mende ere badago.\n"Diru-sarrera garbien maila desiragarria edo onargarria lortu duen nekazaritza-azaleraren proportzioa" seriea interpretatzeko orduan, kontuan hartu behar da adierazle absolutua dela, ustiategi baten errentagarritasun-maila azken hiru urteetan izan dituen diru-sarrera garbien mende baitago soilik. 1
\nHelduen gaitasunak nazioartean ebaluatzeko programak 500 puntuko eskala erabiltzen du irakurmen eta matematika \ngaitasunak ebaluatzeko. Puntuazio horiek interpretatzen laguntzeko, eskala sei kategoriatan banatzen da:\n\n - 1 maila baino txikiagoa: 176 puntu baino gutxiago \n - 1 maila: 176 eta 225 arteko puntuazioa\n - 2 maila: 226 eta 275 arteko puntuazioa\n - 3 maila: 276 eta 325 arteko puntuazioa\n - 4 maila: 326 eta 375 arteko puntuazioa\n - 5 maila: 376 eta 500 arteko puntuazioa\n\nPertsona batek, gutxienez, 2 mailako gaitasuna lortzen du irakurmen-eskalan, normalean gai denean ezagutzen \nez dituen gaiei buruzko testuak ulertzeko, nahiz eta zailtasunak izan hainbat testu alderatu eta kontrastatzeko \nedo ezagutzen ez duen gai jakin bati buruzko testu digitalak bilatzeko.\n\nPertsona batek, gutxienez, 2 mailako gaitasuna lortzen du matematika eskalan, normalean gai denean bitarteko kalkuluak behar \ndituzten galderei erantzuteko, taula bateko informazio matematikoa ulertzen duenean eta grafiko \nsinpleak interpretatzeko zailtasunik ez duenean, nahiz eta zailtasunak izan proportzioak maneiatzeko edo grafiko \nkonplexuak interpretatzeko.\n\n2012ko datua 2011ko hirugarren lauhilekoaren eta 2012ko lehen lauhilekoaren artean egindako azterketari dagokio.\n 1
\nHiri-aglomerazio baten karga kutsatzailea biztanle baliokideetan neurtzen da, eta biztanle baliokide bat \nhonela definitzen da: karga organiko biodegradagarria, eguneko 60 gramo oxigenoko bost eguneko oxigeno-eskari \nbiokimikoarekin. Biztanle baliokide bat pertsona batek etxebizitza arrunt batean egun batean sortzen duen \nkarga organiko biodegradagarria da.\n\nKontuan izan behar da hiri-aglomerazio baten karga kutsatzaileak ez duela soilik giza iraizteek eragindako \nkutsadura hartzen, baita merkataritza- edo industria-jarduera bat egiteko erabiltzen diren lokalek eragindako \nkutsadura ere, betiere izaera organiko biodegradagarria badu. Beraz, hiri-aglomerazio bateko biztanle \nbaliokideen kopurua beti da benetako biztanle-kopurua baino handiagoa.\n\nAdierazle honek 2.000 biztanletik gorako hiri-aglomerazioak bakarrik hartzen ditu kontuan, hiriko hondakin-uren \ntratamenduari buruzko 91/271/EEE Zuzentarauaren 3. eta 4. artikuluekin bat etorriz.\n 1
\nHNSN: Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatua (UNESCO - 2011). \nErreferentziako sailkapen estatistiko bat da, hezkuntza-programak eta dagozkien ziurtagiriak \nhezkuntza-mailen eta ikasketa-eremuen arabera sailkatzeko aukera ematen duena.\n\nHNSNren definizioak eta oinarrizko kontzeptuak nazioartean baliozkoak izateko eta hezkuntza-sistema guztiak \nsartzeko pentsatuta daude. UNESCOko Estatu Kideen Konferentzia Orokorrak formalki onartutako nazioarteko \nakordio baten emaitza da.\n 1
\nIkasleen nazioarteko ebaluaziorako programak puntuazio-sistema bat erabiltzen du, eta ez dago gehieneko eta \ngutxieneko puntuaziorik. Emaitzak eskalatu egiten dira, batez beste 500 puntuko banaketa normal bati eta 100 puntuko \ndesbiderapen tipiko bati erantzuteko moduan. \n\nPuntuazio horiek interpretatzen laguntzeko, ondoko kategoriak ezartzen dira irakurketa konpetentziarako: \n\n1c maila baino txikiagoa: 189,33 puntu baino gutxiago \n1c maila: 189,33 eta 262,03 arteko puntuazioa \n1b maila: 262,04 eta 334,74 arteko puntuazioa \n1. maila: 334,75 eta 407,46 arteko puntuazioa \n2. maila: 407,47 eta 480,17 arteko puntuazioa \n3. maila: 480,18 eta 552,88 arteko puntuazioa \n4. maila: 552,89 eta 625,60 arteko puntuazioa \n5. maila: 625,61 eta 698,31 arteko puntuazioa \n6. maila: 698,31tik gorako puntuazioa \n\nPertsona batek, gutxienez, irakurtzeko gaitasunaren 2. maila lortzen du, baldin eta, luzera ertaineko testu \nbaten ideia nagusia identifika badezake, bere atalen arteko harremanak uler baditzake, testuaren zati mugatu \nbaten esanahia oinarrizko inferentzien bidez interpreta badezake, informazio zati bat edo gehiago koka baditzake \npartzialki inplizituak diren hainbat irizpide kontuan hartuta, testuaren helburu orokorrari edo espezifikoari \nburuz gogoeta egin badezake, baieztapenak alderatu baditzake, eta baieztapen horien oinarrian dauden arrazoibideak \nebaluatu baditzake, testuaren eta kanpoko ezagutzaren arteko loturak ezarriz.\n\nMatematikako konpetentziarako kategoria hauek ezartzen dira: \n\n1. maila baino txikiagoa: 357,77 puntu baino gutxiago \n1. maila: 357,77 eta 420,06 arteko puntuazioa \n2. maila: 420,07 eta 482,37 arteko puntuazioa \n3. maila: 482,38 eta 544,67 arteko puntuazioa \n4. maila: 544,68 eta 606,98 arteko puntuazioa \n5. maila: 606,99 eta 669,29 arteko puntuazioa \n6. maila: 669,29tik gorako puntuazioa \n\nPertsona batek matematikako konpetentziako 2. maila lortzen du, gutxienez, zuzeneko inferentzia baino eskatzen \nez duten testuinguruetako egoerak interpretatzen eta ezagutzen dakienean, iturri bakar batetik informazio \negokia ateratzen eta irudikatzeko modu bakarra erabiltzen dakienean, algoritmoak, formulak, prozedurak \nedo oinarrizko konbentzioak erabiltzen dituenean zenbaki osoekin lotutako problemak ebazteko, eta zuzeneko \narrazoibideak eta emaitzen hitzez hitzeko interpretazioak egiten baditu.\n 1
Kalte-ordainak ezbeharra gertatu den lekuari eta urteari esleituko zaizkie, atzerrian gertatutako ezbeharrak kontuan hartu gabe. 1
Kalte-ordainak ezbeharra gertatu den lekurako eta urterako esleitzen dira; atzerrian gertatutako ezbeharrak ez dira sartzen. 1
Kasu autoktonoak dira gaixotasuna lurralde nazionalean harrapatu dutenak. Euskal Autonomia Erkidegoa ez da gaur egun malariaren transmisio-gunea. 1
Kasu autoktonoak dira gaixotasuna lurralde nazionalean harrapatu dutenak. 1
Kasu autoktonoak dira gaixotasuna lurralde nazionalean harrapatu dutenak 1
Kontuan izan behar da Espainian errefuxiatu-izaera edo antzeko nazioarteko babes-baldintza aitortuta duten pertsonen kopurua autonomiaerkidegoen arabera bereiztea ez dela bizilekuaren arabera egiten, baizik eta izaera hori eragin zuen administrazio-izapidea egin zen lekuaren arabera. 1
\n"Langabezia-prestazioak jasotzen dituzten langabeen proportzioa" seriea tentuz hartu behar da, \neta ez da interpretatu behar prestazio bat jasotzen duten langabeen proportzio gisa; izan ere, \naldizkako langile finkoen bolumen handiak estaldura-tasa handia eragin dezake, baita 100 baino \nhandiagoa ere.\n 1
\nNazio Batuek "BAI/EZ" motako 42 galderako galdetegi bat ezarri zuten, gobernuek genero-berdintasuna \nsustatzeko, indartzeko eta ikuskatzeko marko juridikoak ezartzeko egiten dituzten ahaleginak \nneurtzeko. Galdetegi hori Emakumearen aurkako diskriminazio mota guztiak ezabatzeari buruzko Konbentzioan (CEDAW)\neta Beijingo Ekintza Plataforman ezarritako lau arlotan zatitzen da:\n\n 1. Lege-marko orokorra eta bizitza publikoa (1-12 galderak)\n 2. Emakumeen aurkako indarkeria (13-21 galderak)\n 3. Enplegua eta dirulaguntza ekonomikoak (22-31 galderak)\n 4. Ezkontza eta familia (32-42 galderak)\n 1
\nNekazaritzari esleitutako amoniako-isuriak ondoko NFR (Nomenclature for Reporting) kodeak dituzten \njarduerei dagozkienak dira: 3Da1, 3Da2a, 3Da2b, 3Da2c, 3Da3, 3Da4, 3Db, 3Dc, 3Dd, 3De, 3Df, 3F eta 3I.\n\nAbeltzaintzari esleitutako amoniako-isuriak ondoko NFR (Nomenclature for Reporting) kodeak dituzten \njarduerei dagozkienak dira: 3B1a, 3B1b, 3B2, 3B3, 3B4a, 3B4d, 3B4e, 3B4f, 3B4gi, 3B4gii, 3B4giii, 3B4giv eta 3B4h.\n 1
Neurketa-laginak autonomia-erkidegoen arabera esleitzeko, lurreko punturik hurbilena hartzen da kontuan. 1
\nSexu-jazarpena ez den jazarpentzat jotzen da askatasunaren aurkako jazarpena (zigor-kodearen 172 ter artikulua), higiezinei lotutako jazarpena (zigor-kodearen 172.1.3 artikulua) eta lan- edo funtzio-jazarpena (zigor-kodearen 173.1 artikulua). \nDatuak polizia jarduketen estatistiketatik datoz. Delitu ezagunak, biktimak eta susmagarriak biltzen dituzte. Datuek poliziari jakinarazitako kasuak laburbiltzen dituztenez, zifrek errealitatea gutxietsi dezakete. 1
\nTeknologia ertain-altuko eta altuko manufaktura-jardueratzat hartzen dira JESN-2009ko ondoko jarduerak: \n\nTeknologia ertain-altua\n- 20: Industria kimikoa \n- 25.4: Armen eta munizioen fabrikazioa \n- 27tik 29ra: Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa; Makineria eta ekipoen fabrikazioa b.i.s.g.; ibilgailu motordunen, atoien eta erdi-atoien fabrikazioa \n- 30 (30.1 eta 30.3 izan ezik): Beste garraio-material batzuen fabrikazioa (ontzigintza, eraikuntza aeronautikoa eta espaziala eta hartarako makineria izan ezik) \n- 32.5: Tresna eta hornidura mediko eta odontologikoen fabrikazioa \n\nTeknologia altua \n- 21: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa \n- 26: Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa \n- 30.3: Eraikuntza aeronautikoa eta espaziala eta bere makineria \n 1
\nTratamendu-eragiketak, Hondakinei buruzko 2008/98/CE Zuzentarauaren arabera. 1
Udal BPGan argitaratutako datuak Kontuen Europako Sisteman (KSE-2010) ezarritako metodologian oinarrituta egindako zenbatespenen bidez egiten dira. 1
Zuzendaritza-kargutzat hartzen dira LSN-2011ko 1. taldeko okupazio guztiak; goi-zuzendaritzatzat, \nberriz, LSN-2011ko 11., 12. eta 13. azpitaldeetako okupazioak hartzen dira.\n\nLSN-2011ko 1. taldeak zuzendaritza- eta gerentzia-lanak hartzen ditu barne, eta horien zeregin \nnagusiak dira enpresen, gobernuen edo beste erakunde batzuen jarduera orokorra planifikatzea, \nzuzentzea eta koordinatzea, bai eta enpresen estrategia eta gobernuen araudiak formulatzea eta \nberrikustea ere. Talde hori bost azpitalde nagusitan banatzen da:\n\n 11 Botere exekutiboko eta kidego legegileetako kideak; Administrazio Publikoko eta interes \nsozialeko erakundeetako zuzendariak; zuzendari exekutiboak \n 12 Administrazio- eta merkataritza-sailetako zuzendariak\n 13 Produkzioko eta eragiketetako zuzendariak\n 14 Ostatu-, jatetxe- eta merkataritza-enpresetako zuzendariak eta kudeatzaileak\n 15 Beste epigrafe batzuetan sailkatu gabeko beste zerbitzu-enpresa batzuetako zuzendariak eta kudeatzaileak\n\nEmakume enpresaritzat hartzen dira norberaren konturako jarduera ekonomikoa egiten dutenak. \n 1

Indicators using metadata field

Total rows: 60
Indicator
#1-1-1
#1-2-1
#1-2-2
#1-3-1
#1-4-1
#1-5-2
#1-5-4
#1-a-2
#10-1-1
#10-4-2
#10-7-4
#11-3-2
#11-5-2
#11-7-2
#11-b-2
#12-3-1
#12-4-2
#13-1-3
#14-3-1
#16-1-1
#16-2-2
#16-7-1
#16-9-1
#17-1-1
#17-1-2
#17-2-1
#17-3-1
#2-1-2
#2-2-E1
#2-4-1
#2-4-E2
#2-a-1
#3-3-1
#3-3-2
#3-3-3
#3-3-4
#3-4-1
#3-4-E1
#3-5-1
#3-6-1
#3-8-1
#3-b-1
#4-1-1
#4-1-2
#4-3-1
#4-5-1
#4-6-1
#5-1-1
#5-5-2
#5-a-1
#5-a-2
#6-2-1
#6-3-1
#6-3-2
#6-4-2
#6-b-1
#8-5-1
#8-5-2
#8-b-1
#9-b-1