Observaciones: Ikasleen nazioarteko ebaluaziorako programak puntuazio-sistema bat erabiltzen du, eta ez dago gehieneko eta gutxieneko puntuaziorik. Emaitzak eskalatu egiten dira, batez beste 500 puntuko banaketa normal bati eta 100 puntuko desbiderapen tipiko bati erantzuteko moduan. Puntuazio horiek interpretatzen laguntzeko, ondoko kategoriak ezartzen dira irakurketa konpetentziarako: 1c maila baino txikiagoa: 189,33 puntu baino gutxiago 1c maila: 189,33 eta 262,03 arteko puntuazioa 1b maila: 262,04 eta 334,74 arteko puntuazioa 1. maila: 334,75 eta 407,46 arteko puntuazioa 2. maila: 407,47 eta 480,17 arteko puntuazioa 3. maila: 480,18 eta 552,88 arteko puntuazioa 4. maila: 552,89 eta 625,60 arteko puntuazioa 5. maila: 625,61 eta 698,31 arteko puntuazioa 6. maila: 698,31tik gorako puntuazioa Pertsona batek, gutxienez, irakurtzeko gaitasunaren 2. maila lortzen du, baldin eta, luzera ertaineko testu baten ideia nagusia identifika badezake, bere atalen arteko harremanak uler baditzake, testuaren zati mugatu baten esanahia oinarrizko inferentzien bidez interpreta badezake, informazio zati bat edo gehiago koka baditzake partzialki inplizituak diren hainbat irizpide kontuan hartuta, testuaren helburu orokorrari edo espezifikoari buruz gogoeta egin badezake, baieztapenak alderatu baditzake, eta baieztapen horien oinarrian dauden arrazoibideak ebaluatu baditzake, testuaren eta kanpoko ezagutzaren arteko loturak ezarriz. Matematikako konpetentziarako kategoria hauek ezartzen dira: 1. maila baino txikiagoa: 357,77 puntu baino gutxiago 1. maila: 357,77 eta 420,06 arteko puntuazioa 2. maila: 420,07 eta 482,37 arteko puntuazioa 3. maila: 482,38 eta 544,67 arteko puntuazioa 4. maila: 544,68 eta 606,98 arteko puntuazioa 5. maila: 606,99 eta 669,29 arteko puntuazioa 6. maila: 669,29tik gorako puntuazioa Pertsona batek matematikako konpetentziako 2. maila lortzen du, gutxienez, zuzeneko inferentzia baino eskatzen ez duten testuinguruetako egoerak interpretatzen eta ezagutzen dakienean, iturri bakar batetik informazio egokia ateratzen eta irudikatzeko modu bakarra erabiltzen dakienean, algoritmoak, formulak, prozedurak edo oinarrizko konbentzioak erabiltzen dituenean zenbaki osoekin lotutako problemak ebazteko, eta zuzeneko arrazoibideak eta emaitzen hitzez hitzeko interpretazioak egiten baditu.

Total rows: 1
Indicator
#4-1-1