Observaciones: Zuzendaritza-kargutzat hartzen dira LSN-2011ko 1. taldeko okupazio guztiak; goi-zuzendaritzatzat, berriz, LSN-2011ko 11., 12. eta 13. azpitaldeetako okupazioak hartzen dira. LSN-2011ko 1. taldeak zuzendaritza- eta gerentzia-lanak hartzen ditu barne, eta horien zeregin nagusiak dira enpresen, gobernuen edo beste erakunde batzuen jarduera orokorra planifikatzea, zuzentzea eta koordinatzea, bai eta enpresen estrategia eta gobernuen araudiak formulatzea eta berrikustea ere. Talde hori bost azpitalde nagusitan banatzen da: 11 Botere exekutiboko eta kidego legegileetako kideak; Administrazio Publikoko eta interes sozialeko erakundeetako zuzendariak; zuzendari exekutiboak 12 Administrazio- eta merkataritza-sailetako zuzendariak 13 Produkzioko eta eragiketetako zuzendariak 14 Ostatu-, jatetxe- eta merkataritza-enpresetako zuzendariak eta kudeatzaileak 15 Beste epigrafe batzuetan sailkatu gabeko beste zerbitzu-enpresa batzuetako zuzendariak eta kudeatzaileak Emakume enpresaritzat hartzen dira norberaren konturako jarduera ekonomikoa egiten dutenak.

Total rows: 1
Indicator
#5-5-2