Observaciones: Adierazleak irizpide hauetako bat gutxienez betetzen duten pertsonen proportzioa neurtzen du: Pobrezia erlatiboaren arriskuan dauden pertsonak: kontsumo-unitate bakoitzeko diru-sarrerak medianaren % 60tik behera dituzten pertsonak (ELGA eskala aldatua). Etxeko kontsumo-unitateen kopurua kalkulatzeko, ELGA eskala aldatua erabiltzen da. Eskala horrek 1 pisua esleitzen dio 14 urte edo gehiagoko lehen pertsonari, 0,5 pisua 14 urte edo gehiagoko gainerako pertsonei eta 0,3 pisua 14 urtetik beherako pertsonei. Gabezia material eta sozial larria duten pertsonak: ondoko hamahiru egoeretatik gutxienez zazpi pairatzen dituzten pertsonak; zazpi egoera etxeari dagokizkonak dira eta sei pertsonari dagozkionak: Etxeari dagozkionak: 1. Ezin du urtean gutxienez astebetez oporretara joan. 2. Ezin du gutxienez bi egunetik behin haragi-, oilasko- edo arrain-otordurik egin. 3. Ezin du etxebizitza tenperatura egokian mantendu. 4. Ez du ustekabeko gastuei aurre egiteko gaitasunik. 5. Atzerapenak izan ditu etxebizitza nagusiarekin lotutako gastuen ordainketan (hipoteka edo alokairua, gas-ordainagiriak, komunitatea, etab.) edo epeka egindako erosketetan azken 12 hilabeteetan. 6. Ezin du kotxerik eduki. 7. Ezin ditu ordezkatu hondatutako altzariak edo zaharrak. Pertsonari dagozkionak: 8. Ezin du hondatutako arroparen ordez berria erosi. 9. Ezin ditu egoera onean dauden bi zapata pare eduki. 10. Ezin du zerbait jateko edo edateko lagunekin/familiarekin elkartu hilean behin gutxienez. 11. Ezin du aldizka aisialdiko jardueretan parte hartu. 12. Ezin du bere buruarentzako gauzetan diru kopuru txiki bat gastatu. 13. Ezin du Interneteko konexiorik ordaindu. 16 urtetik beherakoen kasuan, pertsonari dagozkion azken sei kontzeptuak ez daude eskuragarri. Adingabe horien kasuan, elementu horien balioak 16 urte edo gehiago dituzten etxeko kideentzat jasotako balioetatik abiatuta egozten dira. Lan-intentsitate txikia: etxe horietako lan egiteko adinean dauden kideek beren lan-potentzial osoaren % 20 baino gutxiago lan egin zuten erreferentziako urtean; lan egiteko adinean dauden kidetzat hartzen dira 18 eta 64 urteko arteko pertsonak (salbu eta 18 eta 24 urte bitarteko ikasleak, erretiratuak, eta 60-64 urte bitarteko pertsona ez-aktiboak, horien etxeko diru-sarreren iturri nagusia pentsioak badira). Aldagai hori ez da aplikatzen 65 urte edo gehiagoko pertsonen kasuan.
Download CSV of indicators using this metadata field value
Size: 17 Bytes
Total rows: 1
| Indicator |
|---|
| #1-2-2 |