Xedeak eta adierazleak
Xedea 17.1
Barneko baliabideen mugikortasuna indartzea, nazioarteko babesa emanez garapen‐bidean dauden herrialdeei, diru‐sarrera fiskalak eta beste era batekoak biltzeko ahalmena hobetze aldera
Adierazlea 17.1.1
Jarraipena

Xedea 17.2
Garatutako herrialdeek garapenerako laguntza ofizialarekin lotutako beren konpromisoak erabat betetzen dituztela zaintzea, hainbat herrialdek hartutako konpromiso hau barne: nazio-errenta gordinaren % 0,7 garapen bidean dauden herrialdeen garapenerako laguntza ofizialera bideratzea, eta nazio-errenta gordinaren % 0,15 eta % 0,20 artean aurrerapen txikieneko herrialdeen garapenerako laguntza ofizialera bideratzea. Garapenerako laguntza ofizialaren emaileak bultzatu dira honako hau betetzeko helburua ezar dezaten: nazio-errenta gordinaren % 0,20, gutxienez, aurrerapen txikieneko herrialdeen garapenerako laguntza ofizialera bideratzea
Adierazlea 17.2.1
Jarraipena

Xedea 17.3
Hainbat iturritako finantza‐baliabide gehigarriak mobilizatzea, garapen‐bidean dauden herrialdeentzat
Adierazlea 17.3.1
Jarraipena

Adierazlea 17.3.2
Jarraipena

Xedea 17.4
Garapen‐bidean dauden herrialdeei laguntza ematea epe luzerako zorra jasangarria izan dadin lortzeko, finantzaketa sustatzera bideratutako politika koordinatuen bidez, zorra arinduz eta berregituratuz (dagokion moduan) eta oso zorpetuta dauden herrialde pobreen kanpoko zorrari aurre eginez, gehiegizko zorpetzea murrizte aldera
Xedea 17.5
Aurrerapen txikieneko herrialdeen aldeko inbertsioak sustatzeko sistemak ezartzea eta aplikatzea
Adierazlea 17.5.1
Jarraipena

Xedea 17.6
Eskualde‐mailako eta nazioarteko Iparralde‐Hegoalde eta Hegoalde‐Hegoalde lankidetza hobetzea, baita lankidetza triangeluarra ere, honako arlo hauetan: zientzia, teknologia, berrikuntza eta horietarako sarbidea; eta ezagutzen trukea areagotzea bi aldeen artean hitzartutako baldintzetan, egungo mekanismoen arteko koordinazioa hobetuz (bereziki, Nazio Batuei dagokienez) eta teknologiaren erabilera erraztuko duen mundu‐mailako mekanismo baten bidez
Adierazlea 17.6.1
Jarraipena

Xedea 17.7
Ekologikoki arrazoizkoak diren teknologien garapena sustatzea, eta horiek garapen‐bidean dauden herrialdeetara transferitzea, dibulgatzea eta hedatzea, baldintza onetan, baita emakida‐ eta lehentasun‐baldintzetan ere, aldeen artean hitzartutakoaren arabera
Adierazlea 17.7.1
Jarraipena

Xedea 17.8
Martxan jartzea, beranduenez 2017an, teknologia‐bankua eta zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren arloko ahalmena sortzeko babes‐mekanismoa, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat; eta teknologia instrumentalen erabilera areagotzea, bereziki, informazioaren eta komunikazioen teknologiarena
Xedea 17.9
Garapen bidean dauden herrialdeetan ahalmena sortzeko jarduera eraginkorrak eta espezifikoak gauzatzeko nazioarteko babesa areagotzea, Garapen Jasangarrirako Helburu guztiak ezartzeko plan nazionalak babesteko, Iparralde‐Hegoalde eta Hegoalde‐Hegoalde lankidetzaren bitartez, eta baita lankidetza triangeluarraren bitartez ere
Adierazlea 17.9.1
Jarraipena

Xedea 17.10
Alde anitzeko merkataritza‐sistema unibertsal bat sustatzea, arauetan oinarritua, irekia, diskriminaziorik gabea eta bidezkoa, Munduko Merkataritza Antolakundearen esparruan, baita Garapenerako Dohako Programaren esparruko negoziazioak itxiz ere
Xedea 17.11
Garapen bidean dauden herrialdeen esportazioak nabarmen areagotzea, bereziki, aurrerapen txikieneko herrialdeen parte‐hartzea bikoizteko munduko esportazioetan, 2020. urterako
Adierazlea 17.11.1
Jarraipena
Xedea 17.12
Zergarik eta kuotarik gabe merkatuetara sartzea behar bezala eta modu jasangarrian lortzea aurrerapen txikieneko herrialde guztientzat, bat etorriz Munduko Merkataritza Antolakundearen erabakiekin; horretarako, aurrerapen txikieneko herrialdeen inportazioei aplika dakizkiekeen lehentasunezko eta jatorrizko arauak gardenak eta errazak izan daitezela zainduko da, eta merkatuetarako sarbidea erraztu dezatela
Adierazlea 17.12.1
Jarraipena
Xedea 17.13
Munduko egonkortasun makroekonomikoa areagotzea, baita politiken arteko koordinazioaren eta koherentziaren bidez ere
Xedea 17.14
Garapen jasangarrirako politiken koherentzia hobetzea
Adierazlea 17.14.1
Jarraipena

Xedea 17.15
Herrialde bakoitzaren araudi‐marjina eta lidergoa errespetatzea, pobrezia desagerrarazteko eta garapen jasangarrirako politikak ezartzeko eta aplikatzeko
Adierazlea 17.15.1
Jarraipena

Xedea 17.16
Garapen Jasangarrirako Munduko Ituna hobetzea, eta horren osagarri izango diren hainbat interesdunen arteko aliantzak ezartzea, ezagutzak, espezializazioa, teknologia eta finantza‐baliabideak mobilizatzeko eta trukatzeko, herrialde guztietan, bereziki garapen‐bideetan daudenetan, Garapen Jasangarrirako Helburuak lortzeko babesa emate aldera
Adierazlea 17.16.1
Jarraipena

Xedea 17.17
Esfera publikoan, publiko‐pribatuan eta gizarte zibilean aliantza eraginkorrak sor daitezela sustatzea, aliantzen bidez baliabideak lortzeko esperientzia eta estrategiez baliatuz
Adierazlea 17.17.1
Jarraipena

Xedea 17.18
2020. urterako, garapen‐bidean dauden herrialdeei (aurrerapen txikieneko herrialdeak eta garapen‐bidean dauden uharte‐estatu txikiak barne) ahalmena sortzeko emandako babesa hobetzea, datu egokien, fidagarrien eta kalitatezkoen erabilgarritasuna nabarmen areagotzeko; datu horiek honela banakatuta egon beharko dute: diru-sarrerak, sexua, adina, arraza, jatorri etnikoa, migrazio‐estatusa, desgaitasuna, kokapen geografikoa eta testuinguru nazionaletan egokitzat jotzen diren beste ezaugarri batzuk
Adierazlea 17.18.2
Jarraipena

Adierazlea 17.18.3
Jarraipena

Xedea 17.19
2030. urterako, martxan dauden ekimenak aprobetxatzea garapen jasangarriaren arloan egindako aurrerapenak neurtzea ahalbidetuko duten zenbait adierazle sortzeko; adierazle horiek, halaber, barne produktu gordinaren osagarri izango dira, eta garapen bidean dauden herrialdeetan ahalmen estatistikoa sortzen lagunduko dute
Adierazlea 17.19.1
Jarraipena

Adierazlea 17.19.2
Jarraipena
