Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Xedea |
1.2- 2030. urterako, gutxienez erdira jaistea pobrezian, bere dimentsio guztietan (definizio nazionalen arabera), bizi diren gizon, emakume eta adin guztietako haurren proportzioa |
---|---|
Helburua |
1- Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan |
Definizioa |
Estatuko medianaren % 60tik beherako kontsumo-unitate bakoitzeko diru-sarrerak dituzten pertsonen proportzioa (ELGA eskala aldatua) |
Formula teorikoa |
\[PPRPR_{NAC}^{t} = \frac{PRPR_{NAC}^{t}}{P^{t}} \cdot 100\]
non: $PRPR_{NAC}^{t} =$ pobrezia-arrisku erlatiboan dagoen biztanleria, pobrezia-atalase nazionalaren arabera (kontsumo-unitateko diru-sarreren mediana nazionalaren % 60) (ELGA eskala aldatua) $t$ urtean $P^{t} =$ guztizko biztanleria $t$ urtean |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Adierazle hau kalkulatzeko erabiltzen diren diru-sarrerak inkestaren aurreko urtekoak dira. Etxeko kontsumo-unitateen kopurua kalkulatzeko, ELGA eskala aldatua erabiltzen da. Eskala horrek 1 pisua esleitzen dio 14 urte edo gehiagoko lehen pertsonari, 0,5 pisua 14 urte edo gehiagoko gainerako pertsonei eta 0,3 pisua 14 urtetik beherako pertsonei. |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/04/22 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |