Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Pobrezia atalasearen azpitik bizi den biztanleriaren ehunekoa, sexuaren arabera banakatuta |
---|---|
Xedea |
1.2- 2030. urterako, gutxienez erdira jaistea pobrezian, bere dimentsio guztietan (definizio nazionalen arabera), bizi diren gizon, emakume eta adin guztietako haurren proportzioa |
Helburua |
1- Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan |
Definizioa |
Euskadiko A.E.-ko diru-sarreren medianaren %60tik beherako diru-sarrera baliokidea duten pertsonen proportzioa (ELGAren baliokidetasun-eskala aldatua erabiliz). |
Formula teorikoa |
\[PP_{RPR}^{t} = \frac{P_{RPR}^{t}}{P^{t}} \cdot 100\]
non: $P_{RPR}^{t} =$ diru-sarreren medianaren %60tik beherako diru-sarrera baliokidea duten biztanleak $t$ urtean $P^{t} =$ biztanleria $t$ urtean |
Desagregazioak |
Sexua |
Aldizkakotasuna |
Biurtekoa |
Oharra |
Diru-sarrera baliokidea etxeko diru-sarrera erabilgarria da, etxeko kontsumo-unitate kopuruaren arabera zatitua, ELGAren (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) baliokidetasun-eskala aldatua erabiliz. Eskala horren arabera, 1eko pisua ematen zaio 14 urteko edo gehiagoko lehen pertsonari, 0,5eko pisua 14 urteko edo gehiagoko gainerako pertsonei, eta 0,3koa, azkenik, 14 urtetik beherakoei. Helburua da tamaina eta osaera desberdina duten etxeen arteko bizi-mailak modu parekatuan alderatzea. |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/04/22 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/20 |