Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
a) Merkataritza-bankuen sukurtsalen kopurua 100.000 heldu bakoitzeko, eta b) kutxazain automatikoen kopurua 100.000 heldu bakoitzeko |
|---|---|
| Xedea |
8.10- Finantza‐erakunde nazionalek pertsona guztientzako banku‐, finantza‐ eta aseguru‐zerbitzuetarako sarbidea sustatzeko eta zabaltzeko duten ahalmena areagotzea. |
| Helburua |
8- Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, osoko enplegu produktiboa eta lan duina sustatzea |
| Definizioa |
Eskuragarri dauden serieak: - Merkataritza-bankuen sukurtsalen kopurua biztanleria helduarekiko: Kreditu-erakundeen eta kredituko finantza-establezimenduen bulegoen kopurua, 15 urte eta gehiagoko 100.000 biztanleko - Kutxazain automatikoen kopurua biztanleria helduarekiko: Mota guztietako finantza-erakundeen kutxazain automatikoen kopurua, 15 urte eta gehiagoko 100.000 biztanleko |
| Formula teorikoa |
Merkataritza-bankuen sukurtsalen kopurua biztanleria helduarekiko \[TKEFB^{t} = \frac{KEFB^{t}}{P_{15+}^{t}} \cdot 100.000\]non: $KEFB^{t} =$ kreditu-erakundeen eta kredituko finantza-establezimenduen bulegoak $t$ urtean $P_{15+}^{t} =$ 15 urte eta gehiagoko biztanleak $t$ urteko uztailaren 1ean Kutxazain automatikoen kopurua biztanleria helduarekiko \[TFKA^{t} = \frac{FKA^{t}}{P_{15+}^{t}} \cdot 100.000\]non: $FKA^{t} =$ mota guztietako finantza-erakundeen kutxazain automatikoak $t$ urtean $P_{15+}^{t} =$ 15 urte eta gehiagoko biztanleak $t$ urteko uztailaren 1ean |
| Desagregazioak |
Lurralde historikoa |
| Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
| OCECA |
Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
| Datuen azken eguneratze-data | 2025/11/10 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/11/11 |






