Xedeak eta adierazleak
Xedea 8.1
Bere horretan eustea per capita hazkuntza ekonomikoari, ezaugarri nazionalen arabera, eta barne‐produktu gordina urtean gutxienez % 7 haz dadila bermatzea aurrerapen txikieneko herrialdeetan
Xedea 8.2
Produktibitate ekonomikoaren maila handiagoak lortzea, dibertsifikazioaren, modernizazio teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez, besteak beste, balio erantsi handia duten eta eskulan asko erabiltzen duten sektoreei arreta eskainiz
Xedea 8.3
Garapenera bideratutako politikak sustatzea, honako alderdi hauei babesa emango dietenak: ekoizpen‐jarduerak, lanpostu egokien sorrera, ekintzailetza, sormena eta berrikuntza; eta mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen eraketa eta hazkuntza sustatzea, baita finantza‐zerbitzuak eskuratzearen bidez ere
Adierazlea 8.3.1
Jarraipena
Xedea 8.4
2030. urterako, pixkanaka hobetzea munduko baliabideen ekoizpen eta kontsumo eraginkorra, eta hazkunde ekonomikoa ingurumenaren degradaziotik bereizten saiatzea, Kontsumo eta Ekoizpen Modalitate Jasangarriei buruzko Programen Hamar Urterako Esparruarekin bat etorriz, garatutako herrialdeetatik hasita
Adierazlea 8.4.1
Aztarna materiala termino absolutuetan, aztarna materiala per capita eta aztarna materiala BPGrekiko
Jarraipena
Adierazlea 8.4.2
Jarraipena
Xedea 8.5
2030. urterako, enplegu osoa eta produktiboa eta lan egokia lortzea emakume eta gizon guztientzat, gazteak eta desgaitasunen bat dutenak barne; eta balio bereko lanarengatik soldata berdina eman dadila lortzea
Adierazlea 8.5.1
Jarraipena
Adierazlea 8.5.2
Jarraipena
Xedea 8.6
2020. urterako, nabarmen murriztea enplegurik ez duten eta ikasten edo gaitzen ari ez diren gazteen proportzioa
Adierazlea 8.6.1
Jarraipena
Xedea 8.7
Berehalako neurri eraginkorrak hartzea ezinbesteko lanarekin amaitzeko, amaiera ematea egungo esklabotasun‐moduei eta pertsonen salerosketari, eta haurren lanaren forma okerrenak (errekrutatzea eta haur soldaduak barne) debekatu eta kenduko direla bermatzea; eta, hemendik 2025era, amaiera ematea haurren lanari, bere forma guztietan
Adierazlea 8.7.1
Jarraipena
Xedea 8.8
Lan‐eskubideak babestea eta lan‐ingurune segurua eta arriskurik gabea sustatzea langile guztientzat, migratzaileentzat barne, eta, bereziki, emakume migratzaileentzat eta enplegu prekarioak dituztenentzat
Adierazlea 8.8.1
Jarraipena
Adierazlea 8.8.2
Jarraipena
Xedea 8.9
2030. urterako, turismo jasangarria sustatzera bideratutako politikak egitea eta martxan jartzea, lanpostuak sor ditzan eta tokiko kultura eta produktuak susta ditzan
Adierazlea 8.9.1
Jarraipena
Xedea 8.10
Finantza‐erakunde nazionalek pertsona guztientzako banku‐, finantza‐ eta aseguru‐zerbitzuetarako sarbidea sustatzeko eta zabaltzeko duten ahalmena areagotzea
Adierazlea 8.10.1
Jarraipena
Adierazlea 8.10.2
Jarraipena
Xedea 8.a
Merkataritzari laguntzeko ekimenarentzako babesa areagotzea garapen‐bidean dauden herrialdeetan, bereziki, aurrerapen txikieneko herrialdeetan, baita Aurrerapen Txikieneko Herrialdeetan Merkataritzaren Arloko Laguntza Teknikorako Esparru Integratu Hobetuaren bitartez ere
Adierazlea 8.a.1
Jarraipena
Xedea 8.b
2020. urterako, gazteek enplegua lortzeko mundu‐mailako estrategia bat garatzea eta martxan jartzea, eta Lanaren Nazioarteko Erakundearen Enplegurako Munduko Ituna aplikatzea
Adierazlea 8.b.1
Jarraipena





