Xedeak eta adierazleak


Xedea 6.1

2030. urterako, ur edangarria lortzeko aukera unibertsala eta bidezkoa izan dadila lortzea, denontzako prezio egokian

Xedea 6.2

2030. urterako, saneamendu‐ eta higiene‐zerbitzu egoki eta bidezkoetarako sarbidea lortzea denontzat, eta amaiera ematea aire zabalean sabelusteari. Arreta berezia eskainiko zaie emakumeen eta neskatoen beharrei, eta ahultasun‐egoeran dauden pertsonenei

Xedea 6.3

2030. urterako, uraren kalitatea hobetzea, alegia: kutsadura murriztea; hondakin, produktu kimiko eta material arriskutsurik ez isurtzea; tratatu gabeko hondakin‐uren ehunekoa erdira murriztea; eta arriskurik gabeko birziklatzea eta berrerabilera nabarmen areagotzea mundu osoan

Adierazlea 6.3.2

Jarraipena
Geldialdia edo atzerakada

Xedea 6.4

2030. urterako, nabarmen areagotzea baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra sektore guztietan, eta bermatzea ur gezaren erauzketaren eta horniduraren jasangarritasuna, ur‐gabeziari aurre egiteko eta urik ez duten pertsonen kopurua nabarmen murrizteko

Adierazlea 6.4.1

Denboraren poderioz baliabide hidrikoen erabilera eraginkorra aldatzea
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 6.5

2030. urterako, baliabide hidrikoen kudeaketa integratua ezartzea maila guztietan, baita mugaz gaindiko lankidetzaren bidez ere, hala badagokio

Adierazlea 6.5.1

Baliabide hidrikoen kudeaketa integratuaren maila
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 6.6

2020. urterako, babestea eta berrezartzea urarekin lotura duten ekosistemak, basoak, mendiak, hezeguneak, ibaiak, akuiferoak eta lakuak

Adierazlea 6.6.1

Denborarekin urarekin zerikusia duten ekosistemen hedadura aldatzea
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 6.a

2030. urterako, nazioarteko lankidetza eta garapen‐bidean dauden herrialdeei emandako laguntza areagotzea, uraren eta saneamenduaren arloko jarduera eta programetan ahalmena sortzeko; esaterako, honako hauetan: ura jasotzea, gatzgabetzea, baliabide hidrikoak modu eraginkorrean erabiltzea, hondakin‐urak tratatzea, birziklatzea eta berrerabiltzeko teknologiak erabiltzea

Adierazlea 6.a.1

Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 6.b

Tokiko komunitateek ur‐ eta saneamendu‐kudeaketaren hobekuntzan duten parte‐hartzea babestea eta sendotzea

Gora itzuli