Xedeak eta adierazleak


Xedea 4.1

2030. urterako, haur guztiek lehen eta bigarren hezkuntzako irakaskuntza amaitzen dutela ziurtatzea; doakoa, bidezkoa eta kalitatezkoa izan behar du, eta ikaskuntza‐emaitza egokiak eta eraginkorrak ekarri behar ditu

Xedea 4.2

2030. urterako, haur guztiek lehen haurtzaroan eta eskolaurreko hezkuntzan arretarako eta garapenerako kalitatezko zerbitzuak eskura ditzaketela ziurtatzea, lehen hezkuntzarako prest egon daitezen

Xedea 4.3

2030. urterako, gizon eta emakume guztiek kalitatezko prestakuntza tekniko, profesional eta goi-mailakoa eskuratzeko berdintasunezko sarbidea dutela ziurtatzea, unibertsitate‐irakaskuntzakoa barne

Xedea 4.4

2030. urterako, nabarmen areagotzea enplegua eta lan duina eskuratzeko eta ekintzailetzarako beharrezko gaitasunak, batez ere teknikoak eta lanbidekoak, dituzten gazte eta helduen kopurua

Xedea 4.5

2030. urterako, genero‐desberdintasunak ezabatzea hezkuntzan, eta berdintasunean oinarritzen den sarbidea ematea irakaskuntzako maila guztietan eta lanbide‐prestakuntzan pertsona ahulenei, desgaitasunen bat duten pertsonei, herri indigenei eta ahultasun‐egoeran dauden haurrei barne

Xedea 4.6

2030. urterako, gazte guztiak eta helduen proportzio handi bat, bai gizonak bai emakumeak, alfabetatuta daudela eta aritmetikako oinarrizko ezagutzak dituztela ziurtatzea

Xedea 4.7

2030. urterako, ikasle guztiek garapen jasangarria sustatzeko beharrezkoak diren ezagutza teorikoak eta praktikoak eskuratzen dituztela ziurtatzea, besteak beste, garapen jasangarrirako eta bizi‐estilo jasangarrietarako, giza eskubideetarako, genero‐berdintasunerako, bakearen eta indarkeriarik ezaren kulturaren sustapenerako, munduko herritartasunerako eta kultura‐aniztasunaren baloraziorako eta kulturak garapen jasangarriari laguntzeko, hezkuntzaren bidez

Xedea 4.a

Haurren eta desgaitasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐desberdintasunak kontuan hartzen dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea

Xedea 4.b

2020. urterako, nabarmen areagotzea, mundu‐mailan, garapen‐bidean dauden herrialdeetarako eskuragarri dagoen beka‐kopurua, zehazki, aurrerapen txikieneko herrialdeetarako, garapen‐bidean dauden uharte‐estatuetarako eta Afrikako herrialdeetarako daudenak, bertako ikasleak herrialde garatuetako edo garapen‐bidean dauden beste herrialde batzuetako goi‐mailako irakaskuntza‐programetan matrikulatu ahal izateko, lanbide‐prestakuntzako programak eta programa teknikoak, zientifikoak, ingeniaritzakoak eta informazioaren eta komunikazioen teknologiari buruzko programak barne

Adierazlea 4.b.1

Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 4.c

2030. urterako, nabarmen areagotzea goi‐prestakuntza duten irakasleen eskaintza, bai eta garapen‐bidean dauden herrialdeetan, aurrerapen txikieneko herrialdeetan eta garapen‐bidean dauden uharte‐estatuetan irakasleen prestakuntzarako nazioarteko lankidetzaren bidez ere

Gora itzuli