Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
Nahita eragindako hilketen biktimen kopurua 100.000 biztanleko |
|---|---|
| Xedea |
16.1- Nabarmen murriztea indarkeria‐mota guztiak, eta horiei lotutako heriotza‐tasak, mundu guztian |
| Helburua |
16- Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta euren jarduerak eta kontuak azaltzen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan |
| Definizioa |
Dolozko homizidioa/erailketa burutuaren biktimen kopurua 100.000 biztanleko |
| Formula teorikoa |
\[THD^{t} = \frac{HD^{t}}{P^{t}} \cdot 100.000\]
non: $HD^{t} =$ gauzatutako dolozko homizidioagatik/erailketagatik ezagutzen diren zigor-arloko arau-hausteen kopurua $t$ urtean $P^{t} =$ biztanleria $t$ urteko uztailaren 1ean |
| Desagregazioak |
Lurralde historikoa |
| Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
| Oharra |
Ertzaintzak eta udaltzaingoek bildutako datuak. Datuek 15.000 biztanletik gorako herrietan erregistratutako dolozko homizidioak baino ez dituzte biltzen. Europar Batasunean ezarritako oinarrizko tipologia komunak erabiltzen dira (EUROSTAT estatistika-bulegoaren bidez), herrialdeetako polizia-kidegoek ezagutzen dituzten arau-hauste penalei dagokienez. |
| Datuen azken eguneratze-data | 2025/08/04 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/08/04 |






