Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Bildutako hiri-hondakinak, per capita, eta tratatutako hondakinen proportzioa, tratamendu-motaren arabera |
---|---|
Xedea |
11.6- 2030. urterako, hirietako per capita ingurumen‐inpaktu negatiboa murriztea, eta arreta berezia eskaintzea airearen kalitateari eta udal‐hondakinen eta beste hondakin batzuen kudeaketari |
Helburua |
11- Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea |
Definizioa |
Pertsonako jasotako hiri-hondakinak eta tratatutako (erre, isuri eta birziklatutakoak) hiri-hondakinen proportzioa, sortutako hiri-hondakin guztien aldean. Etxeetan eta zerbitzuen sektorean (dendak, bulegoak eta erakunde publiko edo pribatuak) sortutakoak jotzen dira hiri-hondakintzat, betiere haien kudeaketa toki-erakundeen ardura bada |
Formula teorikoa |
Biztanle bakoitzeko bildutako hiri-hondakinak \[RURP^{t} = \frac{RUR^{t}}{P^{t}}\]non: $RUR^{t} =$ bildutako hiri-hondakinen kantitatea $t$ urtean $P^{t} =$ biztanleria $t$ urteko uztailaren 1ean Instalazio kontrolatuetan bildu eta kudeatutako hiri-hondakinen proportzioa \[PRUR^{t} = \frac{RUG^{t}}{RUR^{t}} \cdot 100\]non: $RUG^{t} =$ sortutako hiri-hondakinen kantitatea $t$ urtean $RUR^{t} =$ instalazio kontrolatuetan bildu eta kudeatutako hiri-hondakinen kantitatea $t$ urtean Tratatutako hiri-hondakinen proportzioa, tratamendu-eragiketaren arabera \(PRU_{tratamendua}^{t} = \frac{RU_{tratamendua}^{t}}{RU^{t}} \cdot 100\) non: $RU_{tratamendua}^{t} =$ Tratatutako hiri-hondakinen kantitatea (tratamendu-eragiketaren arabera) $t$ urtean $RUR^{t} =$ instalazio kontrolatuetan bildu eta kudeatutako hiri-hondakinen kantitatea $t$ urtean |
Desagregazioak |
Hondakinak tratamendua Lurralde historikoa |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Hiri-hondakintzat jotzen dira, era berean, etxeko eta merkataritzako hondakinak, etxeetatik eta zerbitzuen sektoretik eratorriak (dendak, bulegoak eta erakundeak), baina ez dira sartzen udalaz aparteko bide pribatuetatik kudeatutako merkataritza-hondakinak ez industriatik eratorritako hondakinak. |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |