Xedeak eta adierazleak


Xedea 9.1

Azpiegitura fidagarriak, jasangarriak, sendoak eta kalitatezkoak egitea, eskualde‐mailako eta mugaz gaindiko azpiegiturak barne, garapen ekonomikoa eta giza garapena babesteko, arreta berezia eskainiz pertsona guztiek horiek modu arrazoizko eta bidezkoan erabiltzeko aukera izateari

Adierazlea 9.1.2

Bidaiariak eta zama garraiatzeko bolumena, garraiobidez banakatuta
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 9.2

Industrializazio inklusiboa eta jasangarria sustatzea eta, hemendik 2030era, nabarmen areagotzea industriak enpleguari eta barne‐produktu gordinari egiten dion ekarpena, bat etorriz egoera nazionalekin, eta ekarpen hori bikoiztea aurrerapen txikieneko herrialdeetan

Xedea 9.3

Industria txikiek eta beste enpresa batzuek finantza‐zerbitzuak, arrazoizko kredituak barne, lortzeko dituzten aukerak areagotzea, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan, eta industria edo enpresa horiek balio‐kateetan eta merkatuetan sar daitezela ahalbidetzea

Adierazlea 9.3.2

Mailegu edo kreditu-lerro bat lortu duten industria txikien proportzioa
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 9.4

2030. urterako, azpiegiturak modernizatzea eta industriak eraldatzea, jasangarriak izan daitezen. Horretarako, eraginkortasun handiagoko baliabideak erabili behar dira eta teknologia eta industria‐prozesu garbiak eta ingurumenaren ikuspegitik arrazoizkoak erabiltzen direla bermatu behar da, eta herrialde guztiek dagozkien ahalmenen araberako neurriak har ditzatela lortu behar da

Xedea 9.5

Ikerketa zientifikoa areagotzea eta herrialde guztietako industria‐sektoreen ahalmen teknologikoa hobetzea, bereziki garapen‐bidean dauden herrialdeetan. Horretarako, berrikuntza sustatu behar da eta nabarmen areagotu behar da, hemendik 2030era, ikerketan eta garapenean lan egiten duten pertsonen kopurua (milioi biztanletik), baita sektore publikoek eta pribatuek ikerketan eta garapenean egiten duten gastua ere

Xedea 9.a

Garapen‐bidean dauden herrialdeetan azpiegitura jasangarriak eta sendoak egin daitezela ahalbidetzea, babes finantzario, teknologiko eta tekniko handiagoa emanez Afrikako herrialdeei, aurrerapen txikieneko herrialdeei, kostalderik gabeko garapen‐bideko herrialdeei eta garapen‐bidean dauden uharte‐estatu txikiei

Xedea 9.b

Teknologia, ikerketa eta berrikuntza nazionalen garapenari babesa ematea garapen‐bidean dauden herrialdeetan, baita industria‐dibertsifikazioa eta oinarrizko produktuei balioa ematea ahalbidetuko duen araudi‐esparru bat bermatuz ere, besteak beste

Xedea 9.c

Nabarmen areagotzea informazioaren eta komunikazioen teknologiarako sarbidea, eta, 2020rako, aurrerapen txikieneko herrialdeei Interneterako sarbide unibertsala eta arrazoizkoa emateko ahalegina egitea

Gora itzuli