Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Langabezia-tasa, sexuaren, adinaren eta desgaitasuna duten pertsonen arabera banakatuta |
---|---|
Xedea |
8.5- 2030. urterako, enplegu osoa eta produktiboa eta lan egokia lortzea emakume eta gizon guztientzat, gazteak eta desgaitasunen bat dutenak barne; eta balio bereko lanarengatik soldata berdina eman dadila lortzea |
Helburua |
8- Guztiontzako hazkunde ekonomiko jarraitua, inklusiboa eta jasangarria, osoko enplegu produktiboa eta lan duina sustatzea |
Definizioa |
Langabeen proportzioa ekonomikoki aktiboak diren pertsonekiko |
Formula teorikoa |
\[TD^{t} = \frac{D^{t}}{A^{t}} \cdot 100\]
non: $D^{t} =$ langabeak $t$ urtean $A^{t} =$ ekonomikoki aktiboak diren pertsonak $t$ urtean |
Desagregazioak |
Sexua Adina Nazionalitatea Desgaitasuna Lurralde historikoa Eskualdea Udalerria |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Adierazleak Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA) erabiltzen du Euskal AEko eta lurralde historikoetako datuetarako; udal eta eskualdeetako datuak, berriz, Biztanleriaren eta etxebizitzen zentsukoak dira. BJAren urteko datuak 4 hiruhilekoetako batez bestekoari dagozkio, eta azken urtean urtarrilaren 1eko biztanleria hartzen da. Erroldako datuen erreferentzia-data t+1 urteko urtarrilaren 1a da. Bi kasuetan, erreferentziako biztanleria 16 urte edo gehiagoko pertsonak dira. Desgaitasunaren araberako langabezia-datuak INEren “Desgaitasuna duten pertsonen enplegua” eragiketatik datoz. Azterlanaren biztanleria-eremua 16 eta 64 urte bitarteko pertsonen kolektiboa da, % 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila dutenak eta parekatuak (1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera). |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/06/19 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/24 |