Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Kalitate oneko ur-masen proportzioa |
---|---|
Xedea |
6.3- 2030. urterako, uraren kalitatea hobetzea, alegia: kutsadura murriztea; hondakin, produktu kimiko eta material arriskutsurik ez isurtzea; tratatu gabeko hondakin‐uren ehunekoa erdira murriztea; eta arriskurik gabeko birziklatzea eta berrerabilera nabarmen areagotzea mundu osoan |
Helburua |
6- Uraren eskuragarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea |
Definizioa |
Adierazlea honela definitzen da: uraren ingurumen-kalitate ona duen lurralde bateko ur-gorputzen proportzioa. Uraren ingurumen-kalitatea ibaietan, aintziretan eta lurpeko uretan tratatu gabeko ur naturalari dagokio, eta eragin naturalen eta jarduera antropogeniko guztien inpaktuen arteko konbinazioa adierazten du. Ondoko ur-masetarako 3 serie desberdin aurkezten dira:
|
Formula teorikoa |
\[PMABC^{t} = \frac{MBC_{ura}^{t}}{M_{ura}^{t}} \cdot 100\]
non: $MBC_{ura}^{t} =$ kalitate oneko ur-masak $t$ urtean $M_{ura}^{t} =$ ebaluatutako ur-masak $t$ urtean |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Gainazaleko uren ebaluazioa (egoera ekologikoa) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/60/EE Zuzentarauaren arabera egiten da. Lurpeko uren ebaluazioa Lurrazaleko eta lurpeko uren egoera ebaluatzeko gidaren arabera egiten da. Gida hori Ingurumeneko Estatu Idazkariaren (SEMA) 2020ko urriaren 14ko Instrukzioaren bidez onartu zen. Ur-masen zentsua bat dator urtarrilaren 24ko 35/2023 Errege Dekretuaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoan presentzia nabarmena duten masekin. Errege Dekretu horrek onartzen du Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segurako eta Jucarreko demarkazio hidrografikoen eta Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrografikoen Espainiako zatiaren plan hidrologikoen berrikuspena. Adierazitako aldirako, ebaluazioak irizpide homogeneoen bidezko egoera-berrikuspenei dagozkie, 35/2023 Errege Dekretuari eta izandako aurrerapen teknikoei jarraiki. |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/04/22 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |