Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Arriskurik gabe kudeatutako edateko uraren hornidura-zerbitzuak erabiltzen dituzten biztanleen proportzioa |
---|---|
Xedea |
6.1- 2030. urterako, ur edangarria lortzeko aukera unibertsala eta bidezkoa izan dadila lortzea, denontzako prezio egokian |
Helburua |
6- Uraren eskuragarritasuna eta kudeaketa jasangarria nahiz guztiontzako saneamendua bermatzea |
Definizioa |
Modu seguruan kudeatutako edateko uraren zerbitzuak erabiltzen dituzten biztanleen proportzioa honela definitzen da: edateko uraren iturri hobetua, irisgarria, behar denean eskuragarri dagoena eta kutsadura fekal eta kimikorik ez duena erabiltzen duten biztanleen proportzioa Honako hauek dira edateko uraren iturri hobetuak: hodien bidezko hornidura, zulatu eta hodiratutako putzuak, zulatutako putzu babestuak, iturburu babestuak, euri-ura, ur-kioskoak eta ontziratutako eta etxera eramandako ura. |
Formula teorikoa |
\[PPC^{t} = \frac{PC^{t}}{P^{t}} \cdot 100\]
non: $PC^{t} =$ modu seguruan kudeatutako edateko uraren zerbitzuak erabiltzen dituzten biztanleak $t$ urtean $P{t} =$ biztanleria $t$ urteko uztailaren 1ean |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/06/09 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |