Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
a) Jabetza-eskubideak edo nekazaritza-lurren gaineko eskubide seguruak dituzten nekazarien guztizkoaren proportzioa, sexuaren arabera banakatuta; eta b) emakumeen proportzioa nekazaritza-lurren gaineko eskubideen jabeen edo titularren artean, edukitza-motaren arabera banakatuta |
---|---|
Xedea |
5.a- Emakumeei baliabide ekonomikoetarako eskubide‐berdintasuna eta lurraren jabetza eta kontrolerako eta ondasunak, finantza‐zerbitzuak, herentzia eta natura‐baliabideak eduki ahal izateko eskubide‐berdintasuna ematen dieten erreformei ekitea, lege nazionalekin bat etorriz |
Helburua |
5- Genero-berdintasuna lortzea eta emakume nahiz neska guztiak ahalduntzea |
Definizioa |
Nekazaritza-ustiategietako titularren proportzioa, nekazaritzako langile guztiekiko, eta nekazaritza-ustiategietako titular guztiekiko emakumeen proportzioa, edukitza-motaren arabera. |
Formula teorikoa |
Nekazaritza-ustiategietako titularren proportzioa nekazaritzako langile guztiekiko \[PPOA_{titularrak}^{t} = \frac{TEA^{t}}{POA^{t}} \cdot 100\]non: $TEA^{t} =$ nekazaritza-ustiategietako titularrak $t$ urtean $POA^{t} =$ nekazaritzan diharduten pertsonak $t$ urtean Nekazaritza-ustiategien titular diren emakumeen proportzioa, nekazaritza-ustiategien titular guztiekiko, edukitza-motaren arabera \[PTEA_{emakumeak}^{t} = \frac{TEA_{emakumeak}^{t}}{TEA^{t}} \cdot 100\]non: $TEA_{emakumeak}^{t} =$ nekazaritza-ustiategietako emakume titularrak $t$ urtean edukitza-motaren arabera $TEA^{t} =$ nekazaritza-ustiategietako pertsona titularrak $t$ urtean edukitza-motaren arabera |
Desagregazioak |
Edukitza-mota Sexua Lurralde historikoa |
Aldizkakotasuna |
Irregularra/Aldizkakoa |
Oharra |
5.a.1 (a) azpiadierazlea prebalentzia-neurri bat da. Nekazaritzako lurren gaineko jabetza edo eskubide seguruak dituzten pertsonen prebalentzia neurtzen du, sexuaren arabera banakatuta. 5.a.1 (b) azpiadierazleak genero-parekotasuna du ardatz, eta neurtzen du emakumeak jabetzan edo nekazaritza-lurren gaineko eskubide seguruetan zein neurritan dauden desabantailan. |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |