Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
Oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituzten eskolen proportzioa, zerbitzu motaren arabera banakatuta |
|---|---|
| Xedea |
4.a- Haurren eta desgaitasunen bat duten pertsonen beharrak eta genero‐desberdintasunak kontuan hartzen dituzten eta ikaskuntza‐ingurune seguruak, indarkeria gabeak, inklusiboak eta guztiontzako eraginkorrak eskaintzen dituzten hezkuntzako instalazioak eraikitzea eta egokitzea |
| Helburua |
4- Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea |
| Definizioa |
Oinarrizko zerbitzuak (elektrizitatea, Interneteko konexioa, sexuaren arabera bereizitako oinarrizko saneamendu-instalazioak, edateko uraren oinarrizko hornidurarako sarbidea, eskuak garbitzeko oinarrizko instalazioak) dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxeen proportzioa. |
| Formula teorikoa |
\[PCENU_{oinarrizko\, zerbitzua}^{t} = \frac{CENU_{oinarrizko\, zerbitzua}^{t}}{CENU^{t}} \cdot 100\]
non: $CENU_{oinarrizko\, zerbitzua}^{t} =$ oinarrizko zerbitzuak dituzten unibertsitatez kanpoko ikastetxeak (elektrizitatea, ordenagailua internetekin, bainugela, edateko ura, eskuak garbitzeko instalazioak) $t-1/t$ ikasturtean $CENU^{t} =$ unibertsitatez kanpoko ikastetxeak $t-1/t$ ikasturtean |
| Desagregazioak |
Oinarrizko zerbitzua |
| Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
| OCECA |
Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
| Datuen azken eguneratze-data | 2025/11/28 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |






