Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Irakurmen-eskalan eta matematikan gutxienez 2. gaitasun maila lortu duten 16 eta 65 urte bitarteko pertsonen proportzioa |
---|---|
Xedea |
4.6- 2030. urterako, gazte guztiak eta helduen proportzio handi bat, bai gizonak bai emakumeak, alfabetatuta daudela eta aritmetikako oinarrizko ezagutzak dituztela ziurtatzea |
Helburua |
4- Guztiontzako kalitatezko hezkuntza inklusiboa nahiz bidezkoa bermatzea eta etengabeko ikaskuntzarako aukerak bultzatzea |
Definizioa |
Irakurketa ulermenaren eskalan eta matematikan gutxienez 2. mailako gaitasuna lortu duten 16-65 urteko pertsonen proportzioa |
Formula teorikoa |
\[PPN2_{c}^{t} = \frac{PN2_{16-65\,c}^{t}}{P_{16-65}^{t}}\]
non: $PN2_{16-65\,c}^{t} =$ $c$ konpetentziaren eskalan gutxienez 2. mailako gaitasuna lortu duten 16-65 urteko biztanleak $t$ urtean $P_{16-65}^{t} =$ 16-65 urteko biztanleria $t$ urtean |
Desagregazioak |
Konpetentzia Sexua |
Aldizkakotasuna |
Hamar urtekoa |
Oharra |
Helduen gaitasunak nazioartean ebaluatzeko programak 500 puntuko eskala erabiltzen du irakurmen eta matematika gaitasunak ebaluatzeko. Puntuazio horiek interpretatzen laguntzeko, eskala sei kategoriatan banatzen da:
Pertsona batek, gutxienez, 2. mailako gaitasuna lortzen du irakurmen-eskalan, normalean gai denean ezagutzen ez dituen gaiei buruzko testuak ulertzeko, nahiz eta zailtasunak izan hainbat testu alderatu eta kontrastatzeko edo ezagutzen ez duen gai jakin bati buruzko testu digitalak bilatzeko. Pertsona batek, gutxienez, 2. mailako gaitasuna lortzen du matematika eskalan, normalean gai denean bitarteko kalkuluak behar dituzten galderei erantzuteko, taula bateko informazio matematikoa ulertzen duenean eta grafiko sinpleak interpretatzeko zailtasunik ez duenean, nahiz eta zailtasunak izan proportzioak maneiatzeko edo grafiko konplexuak interpretatzeko. 2012ko datua 2011ko hirugarren lauhilekoaren eta 2012ko lehen lauhilekoaren artean egindako azterketari dagokio. |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/04/22 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |