Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Programa nazional bakoitzean sartutako txerto guztiekin immunizatutako biztanleriaren proportzioa |
---|---|
Xedea |
3.b- Batez ere garapen‐bidean dauden herrialdeei eragiten dieten gaixotasun transmitigarrien eta ez‐transmitigarrien aurkako txertoak eta medikamentuak ikertzeko eta garatzeko jarduerak bultzatzea eta funtsezko medikamentu eta txerto eskuragarrietara jotzeko bideak erraztea. Hori guztia, Merkataritzarekin eta Osasun Publikoarekin lotutako Jabetza Intelektualeko Eskubideen alderdiei buruzko Hitzarmenari buruzko Adierazpenarekin bat; bertan baieztatzen da garapen‐bidean dauden herrialdeek Merkataritzarekin eta Osasun Publikoarekin lotutako Jabetza Intelektualeko Eskubideen alderdiei buruzko Hitzarmenean Osasun publikoa babesteko eta, bereziki, guztiontzako medikamentuak eskuratzeko malgutasunari buruz adierazten diren xedapenak ahalik eta gehien erabiltzeko eskubidea dutela |
Helburua |
3- Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea |
Definizioa |
Programa nazional bakoitzean sartutako txerto guztiekin immunizatutako biztanleriaren proportzioa |
Formula teorikoa |
\[PPV_{\text{txertoa}}^{t} = \frac{PV_{\text{txertoa}}^{\text{kohortea}\, t - c}}{P^{\text{kohortea}\, t - c}} \cdot 100\]
non: $PV_{\text{txertoa}}^{\text{kohortea}\, t - c}=$ zehaztutako txerto motaren bidez txertatutako biztanleria, $t-c$-an jaiotako kohorteari dagokiona $P^{\text{kohortea}\, t - c}=$ $t-c$-an jaiotako kohortearen biztanleria osoa ${c}=$ txerto bakoitzerako kohorte espezifikoa definitzen duen urte-tartea (c = 1 edo t-1ean jaiotako kohortea DTPa eta VNCrako, c = 5 SRPrako eta c = 13 VPHrako) |
Desagregazioak |
Txerto mota |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Emandako emaitzak lortzeko, Txertaketen Programaren eta Erregistroaren Ponentziak proposatutako eta Osasun Publikoaren Batzordeak 2017ko urrian adostutako definizioak erabiltzen dira. Ordutik, biztanleriaren jaiotza-kohorteen arabera kalkulatzen dira txertaketa-estaldurak. Ez dira sartzen farmazia-bulegoetan erositako txertoak, ezta osasun-sektore pribatuak emandakoak ere. |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/04/22 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |