Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Arreta medikoaren beharra bete gabe duten 16 urte edo gehiagoko pertsonen proportzioa |
---|---|
Xedea |
3.8- Osasun‐estaldura unibertsala lortzea, finantza‐arriskuen aurkako babesa barne, kalitatezko funtsezko osasun‐zerbitzuetarako sarbidea barne, eta kaltegarriak ez diren eta guztiontzako eraginkorrak, eskuragarriak eta kalitatezkoak diren medikamentu eta txertoak eskuratzeko aukera barne |
Helburua |
3- Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea |
Definizioa |
Ondoko arrazoiren bategatik arreta medikoaren premiak ase gabe dituztela dioten 16 urteko eta gehiagoko pertsonen proportzioa: Finantza-arrazoiak, itxaron-zerrenda eta bidaiatzeko urrunegi egotea |
Formula teorikoa |
\[PPNIAM_{16+}^{t} = \frac{PNIAM_{16+}^{t}}{P_{16+}^{t}} \cdot 100\]
non: $PNIAM_{16+}^{t} =$ arreta medikoaren premiak ase gabe dituztela dioten 16 urteko eta gehiagoko pertsonak $t$ urtean $P_{16+}^{t} =$ 16 urteko eta gehiagoko biztanleria $t$ urtean |
Desagregazioak |
Sexua |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Ase gabeko behar autoinformatuak esan nahi du pertsonak berak ebaluatzen duela azterketa edo tratamendu medikurik behar duen (hortzen zainketa izan ezik), baina ez duen lortu edo ez duen bilatu |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |