Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
Alkoholaren eta legez kanpoko drogen gehiegizko erabilera edo mendekotasunagatik tratamenduan artatutakoen kopurua 100.000 biztanleko |
|---|---|
| Xedea |
3.5- Mendekotasuna sortzen duten substantzien prebentzioa eta tratamendua indartzea, estupefazienteen erabilera desegokia eta alkoholaren kontsumo kaltegarria barne |
| Helburua |
3- Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea |
| Definizioa |
Urte jakin batean substantzia adiktiboen gehiegizko erabilera edo mendekotasunagatik tratamendu-zentro batean tratamendu anbulatorioan lehen aldiz artatutakoen kopurua, 100.000 biztanleko |
| Formula teorikoa |
\[TAT_{substantzia\, adiktiboak}^{t} = \frac{AT_{substantzia\, adiktiboak}^{t}}{P^{t}} \cdot 100.000\]
non: $AT_{substantzia\, adiktiboak}^{t} =$ substantzia adiktiboen gehiegizko erabilera edo mendekotasunagatik tratamendu-zentro batean tratamendu anbulatorioan lehen aldiz artatutakoen kopurua $t$ urtean $P^{t} =$ biztanleria $t$ urteko uztailaren 1ean |
| Desagregazioak |
Substantzia adiktiboa Sexua |
| Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
| Oharra |
Adierazlea neurriz kanpo kalkula daiteke estatuan, pertsona bera bi erkidego edo gehiagotan zenbatu ahal izan delako, eta konfidentzialtasun-arrazoiengatik ezin delako identifikatu. Tratamendua: droga-kontsumoa desagerrarazteko, murrizteko edo kontrolatzeko profesional kualifikatuek egindako edozein esku-hartze. Anbulatorioa: pertsonak ez du gaua zentroan igarotzen. Irizpide hori ez zaie aplikatzen espetxeei. Legez kanpoko drogak: alkohola eta nikotina (tabakoa) ez dira legez kanpoko drogatzat hartzen. |
| OCECA |
Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
| Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |






