Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Minbiziaren baheketa-programetako parte-hartze tasa (Eusko Jaurlaritzaren adierazlea) |
---|---|
Xedea |
3.4- 2030. urterako, heren batera murriztea transmititu ezin diren gaixotasunen ondoriozko heriotza‐tasa goiztiarra, prebentzioaren eta tratamenduaren bidez, eta osasun mentala eta ongizatea sustatzea |
Helburua |
3- Guztiontzat eta adin guztietan bizimodu osasungarria bermatzea eta ongizatea sustatzea |
Definizioa |
Adierazle honek denborazko bi serie ditu: - Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa-programako partehartzearen ehunekoa xede-populazioan (50 eta 74 urte bitarteko gizon-emakumeak) - Bularreko minbiziaren baheketa-programako partehartzearen ehunekoa xede-populazioan (50 eta 69 urte bitarteko emakumeak) |
Formula teorikoa |
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa-programako partehartzearen ehunekoa xede-populazioan (50 eta 74 urte bitarteko gizon-emakumeak) \[PE_{kolona}^{t} = \frac{P_{kolona}^{t}}{P_{X\, kolona}^{t}} \cdot 100\]non: $P_{kolona}^{t} =$ kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programako partehartzaile kopurua $t$ urtean $P_{X\, kolona}^{t} =$ kolon eta ondesteko minbizia goiz detektatzeko programako xede-populazioa $t$ urtean Bularreko minbiziaren baheketa-programako partehartzearen ehunekoa xede-populazioan (50 eta 69 urte bitarteko emakumeak) \[PP_{bularra}^{t} = \frac{P_{bularra}^{t}}{P_{X\, bularra}^{t}} \cdot 100\]non: $P_{bularra}^{t} =$ bularreko minbizia goiz detektatzeko programako partehartzaile kopurua $t$ urtean $P_{X\, bularra}^{t} =$ bularreko minbizia goiz detektatzeko programako xede-populazioa $t$ urtean |
Desagregazioak |
Sexua |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
2023a arte kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa-programaren xede-populazioa 50 eta 69 urte bitarteko gizon-emakumeek osatzen zuten. 2023tik aurrera 70 eta 74 urte bitartekoak gehitu zaizkie. |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/24 |