Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Elikagaien prezioen indizea |
---|---|
Xedea |
2.c- Elikadurako oinarrizko produktuen eta eratorrien merkatuak ondo dabiltzala ziurtatzeko neurriak hartzea, eta merkatuei buruzko informaziorako sarbide egokia bideratzea, baita elikaduren erreserben gainean ere, elikagaien prezioen muturreko lurrunkortasuna mugatzen laguntzeko |
Helburua |
2- Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea |
Definizioa |
Adierazle honek bi serie ditu: - Elikagaien prezioen anomalien adierazlea - Elikagaien kontsumo-prezioen indizea |
Formula teorikoa |
Elikagaien prezioen anomalien adierazlea \[IFPA^{t} = \frac{1}{12} \cdot \sum_{m=1}^{12} IFPA_{m}^{t}\]non: $IFPA_{m}^{t} $= elikagaien prezioen anomalien adierazlea $t$ urteko $m$ hilean Elikagaien kontsumo-prezioen indizea \[IPC_ {elikagaiak}^{t} =\frac{1}{12} \cdot \sum_{m=1}^{12} IPC_{elikagaiak,m}^{t}\]non: $IPC_{elikagaiak, m}^{t}$= elikagaien kontsumo-prezioen indizea $t$ urteko $m$ hilean |
Desagregazioak |
Elikagai mota Lurralde historikoa |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
OCECA |
![]() “Elikagaien kontsumo-prezioen indizea” seriea autonomia-erkidegoetako estatistika-organo nagusien arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatu da. |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/06/09 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |