Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Nekazaritzaren balio erantsia BPGren ehuneko gisa |
---|---|
Xedea |
2.a- Landako azpiegiturako, ikerketako eta nekazaritza‐eremuko zerbitzuetako, garapen teknologikoko eta ganaduaren eta landareen gene‐bankuetako inbertsioa areagotzea, baita nazioarteko lankidetza handiagoaren bidez ere, nekazaritza‐ eta abeltzaintza‐ekoizpenaren gaitasuna hobetzeko garapen‐bidean dauden herrialdeetan, batez ere aurrerapen txikieneko herrialdeetan |
Helburua |
2- Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea |
Definizioa |
Nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza sektorearen balio erantsi gordina (BEG) sektore guztien BEGarekiko, uneko prezioetan. Nekazaritzako balio erantsia eta BPGa Europako Kontu Sisteman (KSE-2010) oinarritzen dira. Nekazaritza terminoa nekazaritza, basogintza, arrantza eta ehizaren sektoreari dagokio (EJSN 2009ren edo CIIU Ver4ren A atala) |
Formula teorikoa |
\[PVAB_{nekazaritza}^{t} = \frac{VAB_{nekazaritza}^{t}}{PIB^{t}} \cdot 100\]
non: $VAB_{nekazaritza}^{t} =$ nekazaritza, abeltzaintza eta arrantza sektorearen balio erantsi gordina, uneko prezioetan $t$ urtean $PIB^{t} =$ barne-produktu gordina, uneko prezioetan $t$ urtean |
Desagregazioak |
Lurralde historikoa Eskualdea Udalerria |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Udal BPGan argitaratutako datuak Kontuen Europako Sisteman (KSE-2010) ezarritako metodologian oinarrituta egindako zenbatespenen bidez egiten dira. |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/06/13 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |