Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Nekazaritza produktibo iraunkorrerako erabiltzen den nekazaritza-azaleraren proportzioa |
---|---|
Xedea |
2.4- 2030. urterako, elikagaien ekoizpen‐sistemen jasangarritasuna ziurtatzea eta produktibitatea eta ekoizpena areagotzen duten, ekosistemei eusten laguntzen duten, klima‐aldaketara, muturreko fenomeno meteorologikoetara, lehorte, uholde eta beste hondamendi batzuetara egokitzeko gaitasuna indartzen duten eta lurraren eta lurzoruaren kalitatea pixkanaka hobetzen duten nekazaritza‐praktika indartsuak aplikatzea |
Helburua |
2- Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea |
Definizioa |
Ondoko aspektuetan maila desiragarria edo onargarria lortu duen nekazaritza-azaleraren proportzioa:
|
Formula teorikoa |
Hektareako ekoizpen-maila desiragarria edo onargarria lortu duen nekazaritza-azaleraren proportzioa \[PSANR_{\text{desiragarria edo onargarria}}^{t} = \frac{SANR_{\text{desiragarria}}^{t} + SANR_{\text{onargarria}}^{t}}{SANR_{\text{desiragarria}}^{t} + SANR_{\text{onargarria}}^{t} + SANR_{\text{eutsiezina}}^{t}}\]non: $SANR_{\text{desiragarria}}^{t}$ = ondoko baldintza betetzen duten ustiapenen nekazaritza-azalera $t$ urtean: lurralde bereko eta orientazio tekniko-ekonomiko bereko (nekazaritza, abeltzaintza edo mistoa) ustiategien hektareako ekoizpenaren 90 pertzentilaren 2/3 edo handiagoa izatea $SANR_{\text{onargarria}}^{t}$ = ondoko baldintza betetzen duten ustiapenen nekazaritza-azalera $t$ urtean: lurralde bereko eta orientazio tekniko-ekonomiko bereko (nekazaritza, abeltzaintza edo mistoa) ustiategien hektareako ekoizpenaren 90 pertzentilaren 2/3 baino txikiagoa baina 1/3 edo handiagoa izatea $SANR_{\text{eutsiezina}}^{t}$ = ondoko baldintza betetzen duten ustiapenen nekazaritza-azalera $t$ urtean: lurralde bereko eta orientazio tekniko-ekonomiko bereko (nekazaritza, abeltzaintza edo mistoa) ustiategien hektareako ekoizpenaren 90 pertzentilaren 1/3 edo txikiagoa izatea Diru-sarrera garbien maila desiragarria edo onargarria lortu duen nekazaritza-azaleraren proportzioa \[PSANR_{\text{desiragarria edo onargarria}}^{t} = \frac{SANR_{\text{desiragarria}}^{t} + SANR_{\text{onargarria}}^{t}} {SANR_{\text{desiragarria}}^{t} + SANR_{\text{onargarria}}^{t} + SANR_{\text{eutsiezina}}^{t}}\]non: $SANR_{\text{desiragarria}}^t$ = $t$, $t-1$ eta $t-2$ urteetan diru-sarrera garbi positiboak izan dituzten ustiategien nekazaritza-azalera $SANR_{\text{onargarria}}^t$ = $t$, $t-1$ eta $t-2$ urteetako batean gutxienez, baina ez guztietan, diru-sarrera garbi positiboak izan dituzten ustiategien nekazaritza-azalera $SANR_{\text{eutsiezin}}^t$ = ez $t$, ez $t-1$ eta ez $t-2$ urtean ere diru-sarrera garbi positiborik izan ez duten ustiategien nekazaritza-azalera |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
“Hektareako ekoizpen-maila desiragarria edo onargarria lortu duen nekazaritza-azaleraren proportzioa” seriea interpretatzeko orduan, kontuan hartu behar da adierazle erlatiboa dela; izan ere, ustiategi baten produktibitate-maila ez dago soilik hektareako duen ekoizpenaren mende, lurralde bereko eta orientazio tekniko-ekonomiko bereko (nekazaritza, abeltzaintza edo mistoa) ustiategien hektareako ekoizpenaren mende ere badago. “Diru-sarrera garbien maila desiragarria edo onargarria lortu duen nekazaritza-azaleraren proportzioa” seriea interpretatzeko orduan, kontuan hartu behar da adierazle absolutua dela, ustiategi baten errentagarritasun-maila azken hiru urteetan izan dituen diru-sarrera garbien mende baitago soilik. |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |