Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Produkzio-bolumena lan-unitate bakoitzeko, ustiategiaren tamainaren arabera |
---|---|
Xedea |
2.3- 2030. urterako, nekazaritza‐ustiapena eta eskala txikian elikagai-ekoizle direnen diru‐sarrerak bikoiztea (bereziki, emakume, herri indigena, familiako nekazari, abeltzain eta arrantzaleenak), besteak beste, lurretara sarbide segurua eta bidezkoa edukiz, bai eta beste ekoizpen‐baliabide eta input batzuetara eta ezagutza, finantza‐zerbitzu, merkatu eta balioa eransteko aukeretara ere, eta nekazaritzakoak ez diren enpleguak lortzea |
Helburua |
2- Gosea amaitzea, elikagai-segurtasuna eta elikadura hobea lortzea, eta nekazaritza jasangarria bultzatzea |
Definizioa |
Laboreen eta horien deribatuen, abereen, abeltzaintzako produktuen eta nekazaritzako beste ekoizpen batzuen guztizko ekoizpena ustiategi txikietan zein handietan, Urteko Lan Unitatearen (NLU) arabera adierazita. Ustiategia txikitzat hartzen da ondoko bi baldintzak betetzen baditu:
Ustiategiak baldintza horietakoren bat betetzen ez badu, handitzat joko da. |
Formula teorikoa |
\[PUT^{t} = \frac{SE131^{t}}{SE010^{t}}\]
non: $SE131^{t}$ = laboreen eta horien deribatuen, abereen, abeltzaintzako produktuen eta nekazaritzako beste ekoizpen batzuen guztizko ekoizpena ustiategi txikietan zein handietan $t$ urtean $SE010^{t}$ = nekazaritzako ustiategi txiki zein handien eskulana, guztira, $t$ urtean, Urteko Lan Unitateetan (NLU) adierazita. Bertan, NLU 1 da urte batean lanaldi osoan lan egiten duen pertsona baten baliokidea |
Desagregazioak |
Lurralde historikoa |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |