Xedeak eta adierazleak


Xedea 2.1

2030. urterako, gosea desagerrarazi, eta pertsona guztiei ziurtatzea, bereziki pobreei eta ahultasun‐egoeran daudenei, bularreko haurrak barne, elikadura osasuntsua, nutritiboa eta nahikoa, urte osoan zehar

Adierazlea 2.1.1

Azpielikaduraren prebalentzia
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 2.2

2030. urterako, malnutrizioaren modu guztiekin amaitzea, eta, beranduenez 2025ean, nazioartean hazkundearen atzerapenaren eta 5 urtetik beherako umeen ahultasunaren gainean hitzartutako erronkak lortzea, eta nerabeen, haurdun daudenen eta bular‐emaile diren emakumeen eta adineko pertsonen nutrizio‐beharrei erantzutea

Adierazlea 2.2.3

Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 2.3

2030. urterako, nekazaritza‐ustiapena eta eskala txikian elikagai-ekoizle direnen diru‐sarrerak bikoiztea (bereziki, emakume, herri indigena, familiako nekazari, abeltzain eta arrantzaleenak), besteak beste, lurretara sarbide segurua eta bidezkoa edukiz, bai eta beste ekoizpen‐baliabide eta input batzuetara eta ezagutza, finantza‐zerbitzu, merkatu eta balioa eransteko aukeretara ere, eta nekazaritzakoak ez diren enpleguak lortzea

Xedea 2.4

2030. urterako, elikagaien ekoizpen‐sistemen jasangarritasuna ziurtatzea eta produktibitatea eta ekoizpena areagotzen duten, ekosistemei eusten laguntzen duten, klima‐aldaketara, muturreko fenomeno meteorologikoetara, lehorte, uholde eta beste hondamendi batzuetara egokitzeko gaitasuna indartzen duten eta lurraren eta lurzoruaren kalitatea pixkanaka hobetzen duten nekazaritza‐praktika indartsuak aplikatzea

Xedea 2.5

2020. urterako, hazien, landutako landareen eta granjako eta etxeko animalien eta dagozkien baso‐espezieen aniztasun genetikoari eustea, besteak beste, kudeaketa egokiaren eta hazi‐ eta landare‐bankuen dibertsifikazioaren bidez, nazio‐, eskualde‐ eta nazioarte‐mailan, eta baliabide genetikoak erabiltzearen eta ezagutza tradizional konexuen eta banaketa bidezko eta zuzenaren bidez, nazioarte‐mailan hitzartutakoaren arabera

Adierazlea 2.5.2

Desagertzeko arriskuan dauden arraza eta barietate lokalen proportzioa
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 2.a

Landako azpiegiturako, ikerketako eta nekazaritza‐eremuko zerbitzuetako, garapen teknologikoko eta ganaduaren eta landareen gene‐bankuetako inbertsioa areagotzea, baita nazioarteko lankidetza handiagoaren bidez ere, nekazaritza‐ eta abeltzaintza‐ekoizpenaren gaitasuna hobetzeko garapen‐bidean dauden herrialdeetan, batez ere aurrerapen txikieneko herrialdeetan

Xedea 2.b

Munduko nekazaritzako eta abeltzaintzako merkatuetan, merkataritza‐murrizketak eta ‐desitxuratzeak zuzentzea eta prebenitzea, nekazaritza‐ustiapenei diruz laguntzeko modu guztien eta eragin bera duten esportazio‐neurri guztien ezabatze paraleloaren bidez, Garapenerako Dohako Programaren aginduarekin bat

Adierazlea 2.b.1

Nekazaritza eta abeltzaintzako produktuen esportaziorako dirulaguntzak
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 2.c

Elikadurako oinarrizko produktuen eta eratorrien merkatuak ondo dabiltzala ziurtatzeko neurriak hartzea, eta merkatuei buruzko informaziorako sarbide egokia bideratzea, baita elikaduren erreserben gainean ere, elikagaien prezioen muturreko lurrunkortasuna mugatzen laguntzeko

Adierazlea 2.c.1

Jarraipena
Arrazoizko aurrerapena, baina bizkortu egin behar da

Gora itzuli