Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
Autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazio publikoen Garapenerako Laguntza Ofiziala, BPGarekiko proportzioan |
|---|---|
| Xedea |
17.2- Garatutako herrialdeek garapenerako laguntza ofizialarekin lotutako beren konpromisoak erabat betetzen dituztela zaintzea, hainbat herrialdek hartutako konpromiso hau barne: nazio-errenta gordinaren % 0,7 garapen‐bidean dauden herrialdeen garapenerako laguntza ofizialera bideratzea, eta nazio-errenta gordinaren % 0,15 eta % 0,20 artean aurrerapen txikieneko herrialdeen garapenerako laguntza ofizialera bideratzea. Garapenerako laguntza ofizialaren emaileak bultzatu dira honako hau betetzeko helburua ezar dezaten: nazio-errenta gordinaren % 0,20, gutxienez, aurrerapen txikieneko herrialdeen garapenerako laguntza ofizialera bideratzea |
| Helburua |
17- Garapen jasangarrirako Mundu Aliantza inplementatzeko eta biziberritzeko tresnak sendotzea |
| Definizioa |
Autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazio publikoen ordainketa garbia, garapen-bidean dauden herrialdeentzako dohaintzetan eta maileguetan, BPG-rekiko proportzioan |
| Formula teorikoa |
\[PPIBAODNAP^{t} = \frac{AODN_{AAEE}^{t}+AODN_{TTEE}^{t}}{PIB^{t}} \cdot 100\]
non: $AODN_{AAEE}^{t} =$ Autonomia Erkidegoaren garapenerako laguntza ofizial garbia $t$ urtean $AODN_{TTEE}^{t} =$ Autonomia Erkidegoko toki-erakundeen garapenerako laguntza ofizial garbia $t$ urtean $PIB^{t} =$ barne produktu gordina uneko prezioetan $t$ urtean |
| Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
| Oharra |
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) Garapenean Laguntzeko Batzordeak (GLB) ezartzen du garapenerako laguntza ofiziala jaso dezaketen herrialdeen zerrenda. Diru-sarrera txikiko eta ertaineko herrialdeak dira, Munduko Bankuak argitaratutako per capita diru-sarrera nazional gordinean oinarrituta, G8ko kideak, EBko kideak eta EBn sartzeko data irmoa duten herrialdeak izan ezik. |
| OCECA |
Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
| Datuen azken eguneratze-data | 2025/08/04 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |







