Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Gobernuaren diru-sarrerak guztira, BPGrekiko proportzioan, iturriaren arabera banakatuta |
---|---|
Xedea |
17.1- Barneko baliabideen mugikortasuna indartzea, nazioarteko babesa emanez garapen‐bidean dauden herrialdeei, diru‐sarrera fiskalak eta beste era batekoak biltzeko ahalmena hobetze aldera |
Helburua |
17- Garapen jasangarrirako Mundu Aliantza inplementatzeko eta biziberritzeko tresnak sendotzea |
Definizioa |
EAEko administrazio publikoen diru-sarrera bateratuak, guztira, BPG-rekiko proportzioan, uneko prezioetan. |
Formula teorikoa |
\[PPIBIAP^{t} = \frac{ICN_{AAEE+TTEE}^{t}}{PIB_{AAEE}^{t}} \cdot 100\]
non: $ICN_{AAEE+TTEE}^{t} =$ euskal administrazio publikoen diru-sarrera kontsolidatu garbiak $t$ urtean $PIB_{AAEE}^{t} =$ Euskal Autonomia Erkidegoko barne-produktu gordina, uneko prezioetan $t$ urtean Lurralde-desagregazioetarako formula hau erabiltzen da:: \[PPIBIEL^{t} = \frac{IN_{TTEE}^{t}}{PIB_{LH}^{t}} \cdot 100\]non: $IN_{TTEE}^{t} =$ lurralde historiko jakin bateko toki-erakundeen diru-sarrera garbiak $t$ urtean $PIB_{LH}^{t} =$ lurralde historiko jakin bateko barne-produktu gordina, uneko prezioetan $t$ urtean |
Desagregazioak |
Lurralde historikoa |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
EAEko administrazioen diru-sarrera bateratuak autonomia-erkidegoen eta toki-erakundeen diru-sarrerak batuz lortzen dira, haien arteko transferentziak kenduta (arruntak zein kapitalekoak), kontabilizazio bikoitza saihesteko. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurraldekako adierazleak bat datoz lurralde historiko bakoitzeko toki-erakundeen datuekin, administrazio autonomikoaren diru-sarrerak eta transferentzien kontsolidazioa kontuan hartu gabe. |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |