Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Emakumeen proportzioak a) parlamentu autonomikoan, b) administrazio publikoan eta c) botere judizialean, emakumeek biztanlerian duten banaketarekin alderatuta |
---|---|
Xedea |
16.7- Beharrei erantzungo dieten erabaki inklusiboak, parte‐hartzaileak eta esanguratsuak hartuko direla bermatzea maila guztietan |
Helburua |
16- Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta euren jarduerak eta kontuak azaltzen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan |
Definizioa |
Adierazleak hainbat serie ditu:: - Legebiltzarreko emakumeen proportzioa, biztanleriako emakumeen proportzioari dagokionez: Autonomia Erkidegoko Legebiltzarreko emakumeen proportzioaren ratioa 16 eta 64 urte bitarteko emakumeen proportzioarekiko - Administrazio publikoko emakumeen proportzioa, biztanleriako emakumeen proportzioari dagokionez: Sektore publikoko emakumeen proportzioaren ratioa 16 eta 64 urte bitarteko emakumeen proportzioarekiko, erakunde publikoaren arabera - Botere judizialeko emakumeen proportzioa, biztanleriako emakumeen proportzioari dagokionez: Jardunean dauden epaile eta magistratuen artean emakumeek duten proportzioaren ratioa, 16 eta 64 urte bitarteko emakumeen proportzioari dagokionez |
Formula teorikoa |
\[RM_{SP}^{t} = \frac{PM_{SP}^{t}}{PM_{16-64}^{t}}\]
izanik: \[PM_{SP}^{t} = \frac{P_{SP\, emakumeak}^{t}}{P_{SP}^{t}} \cdot 100\] \[PM_{16-64}^{t} = \frac{P_{16-64\, emakumeak}^{t}}{P_{16-64}^{t}} \cdot 100\]non: $P_{SP\, emakumeak}^{t} =$ erakundean zerbitzua ematen duten emakumeak $t$ urteko urtarrilaren 1ean $P_{SP}^{t} =$ erakundean zerbitzua ematen duten pertsonak $t$ urteko urtarrilaren 1ean $P_{16-64\, emakumeak}^{t} =$ 16 eta 64 urte bitarteko emakumeak $t$ urteko urtarrilaren 1ean $P_{16-64}^{t} =$ 16 eta 64 urte bitarteko pertsonak $t$ urteko urtarrilaren 1ean |
Desagregazioak |
Erakundea Lurralde historikoa |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Adierazle horren erreferentzia-balioa 1 da, aztertutako instituzioan emakumeak duen ordezkaritza 16 eta 64 urte bitarteko biztanlerian duen presentziarekiko guztiz proportzionala denean. Adierazleak 1 baino balio txikiagoa badu, emakumea gutxiegi ordezkatuta dagoela esan nahi du; aldiz, 1 baino balio handiagoa badu, gainordezkatuta dagoela esan nahi du. |
OCECA |
![]() “Administrazio publikoko emakumeen proportzioa, biztanleriako emakumeen proportzioari dagokionez” seriea autonomia-erkidegoetako estatistika-organo nagusien arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatu da |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/08/19 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/08/19 |