Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Autonomia-erkidegoetako eta tokiko administrazio publikoek likidatutako gastua, aurrekontuetako hasierako gastuarekiko proportzioan |
---|---|
Xedea |
16.6- Kontuak emango dituzten erakunde eraginkorrak eta gardenak sortzea maila guztietan |
Helburua |
16- Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta euren jarduerak eta kontuak azaltzen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan |
Definizioa |
Administrazio autonomikoaren eta tokiko administrazioen gastu likidatua, hasieran onartutako aurrekontuaren proportzioan |
Formula teorikoa |
\(PG_{administrazio\, publikoa}^{t} = \frac{GL_{administrazio\, publikoa}^{t}}{GI_{administrazio\, publikoa}^{t}} \cdot 100\) non: $GL_{administrazio\, publikoa}^{t} =$ administrazio publikoaren (administrazio autonomikoa edo toki-administrazioa) guztizko gastu likidatu bateratua $t$ urtean $GI_{administrazio\, publikoa}^{t} =$ administrazio publikoaren (autonomia-administrazioa edo toki-administrazioa) gastuen hasierako aurrekontu bateratua $t$ urtean |
Desagregazioak |
Lurralde historikoa Eskualdea Udalerria |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/08/19 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/08/29 |