Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Pertsona-trafikoan detektatutako biktimen kopurua 100.000 biztanleko, esplotazio-motaren arabera |
---|---|
Xedea |
16.2- Amaiera ematea haurren kontrako tratu txarrei, esplotazioari eta indarkeria‐ eta tortura‐mota guztiei |
Helburua |
16- Garapen jasangarrirako gizarte baketsu eta inklusiboak sustatzea, guztioi justiziarako sarbidea erraztea, eta euren jarduerak eta kontuak azaltzen dituzten erakunde eraginkorrak eta inklusiboak sortzea maila guztietan |
Definizioa |
Zenbat biktima detektatu diren sexu-esplotaziorako, lan-esplotaziorako, organoak lortzeko, behartutako ezkontzarako, behartutako kriminalizaziorako edo eskaletasunerako giza salerosketarako, 100.000 biztanleko |
Formula teorikoa |
\[TVTP^{t} = \frac{VTP_{sexu\, esplotazioa}^{t}+VTP_{lan\, esplotazioa}^{t}+VTP_{organoak}^{t}+VTP_{bestelako\, helburuak}^{t}}{P^{t}} \cdot 100.000\]
non: $VTP_{sexu\, esplotazioa}^{t} =$ sexu-esplotaziorako gizakien salerosketan detektatutako biktima-kopurua $t$ urtean $VTP_{lan\, esplotazioa}^{t} =$ lan-esplotaziorako gizakien salerosketan detektatutako biktima-kopurua $t$ urtean $VTP_{organoak}^{t} =$ organoak lortzeko gizakien salerosketan detektatutako biktima-kopurua $t$ urtean $VTP_{bestelako\, helburuak}^{t} =$ gizakien salerosketan detektatutako biktima-kopurua, ezkontza behartuetarako, behartutako kriminalitaterako eta/edo eskean aritzeko $t$ urtean $P^{t} =$ biztanleria $t$ urteko uztailaren 1ean |
Desagregazioak |
Esplotazio mota |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Gerta daiteke adierazle hau gehiegi handitzea, pertsona bera pertsona-trafikoaren biktima izan delako bi esplotazio-motatan edo gehiagotan eta ezin izan delako identifikatu konfidentzialtasun-arrazoien zioz. Era berean, adierazlea Estatu-mailan ere gerta liteke gainestimazioa izatea, pertsona bat bi autonomia-erkidegotan edo gehiagotan identifikatu delako pertsona-trafikoaren biktima gisa eta ez ezin delako identifikatu konfidentzialtasun-arrazoien ondorioz. Pertsonen salerosketa: pertsonak hartu, garraiatu, lekualdatu edo jasotzea, mehatxupean edo indarrera joz nahiz beste hertsatze-modu batzuk baliatuz, besteak beste bahiketa, iruzurra, engainua, botere-gehiegikeria edo zaurgarritasun-egoera, edo ordainketak edo onurak jasoz edo emanez pertsona baten gaineko boterea duen pertsona baten baimena lortzeko esplotaziorako. Esplotazioaren barruan sartzen dira, besteak beste -eta gutxienez-, besteren prostituzioa esplotatzea, beste sexu-esplotazio mota batzuk, lan edo zerbitzu behartuak, esklabotza edo antzeko praktikak, morrontza edo organoen erauzketa. |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/04/22 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |