Xedeak eta adierazleak


Xedea 15.1

2020. urterako, lurreko ekosistemen eta ur gezaren barne‐ekosistemen eta horien zerbitzuen zaintza, berrezarpena eta erabilera jasangarria bermatzea, bereziki hauena: basoak, hezeguneak, mendiak eta gune lehorrak; hori guztia, bat etorriz nazioarteko hitzarmenen bidez ezarritako betebeharrekin

Adierazlea 15.1.1

Jarraipena
Xedea lortuta edo lortzeko bidean

Xedea 15.2

2020. urterako, martxan jartzea baso‐mota guztien kudeaketa jasangarria, deforestazioa geldiaraztea, degradatutako basoak berreskuratzea eta baso-sartzea nahiz basoberritzea nabarmen areagotzea mundu‐mailan

Adierazlea 15.2.1

Jarraipena
Arrazoizko aurrerapena, baina bizkortu egin behar da

Xedea 15.3

2030. urterako, desertifikazioari aurka egitea, lur eta lurzoru degradatuak birgaitzea (desertifikazioek, lehorteek eta uholdeek kaltetutako lurrak barne) eta lurzoruaren degradazioan eragin neutroa izango duen mundu bat lortzen saiatzea

Xedea 15.4

2030. urterako, ekosistema menditsuen kontserbazioa bermatzea, horien dibertsitate biologikoa barne, garapen jasangarrirako funtsezko onurak emateko duten ahalmena hobetze aldera

Adierazlea 15.4.1

Gune babestuetan dauden mendietako biodibertsitaterako leku garrantzitsuak
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 15.5

Neurri premiazko eta esanguratsuak hartzea, habitat naturalen degradazioa murrizteko, biodibertsitatearen galera geldiarazteko eta, 2020. urterako, mehatxatutako espezieak babesteko eta desagertu daitezela saihesteko

Adierazlea 15.5.1

Zerrenda Gorriaren Indizea
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 15.6

Parte-hartze zuzena eta bidezkoa sustatzea baliabide genetikoak erabiltzearen ondoriozko irabazietan, eta baliabide horietarako sarbide egokia sustatzea, nazioartean hitzartutakoaren arabera

Xedea 15.7

Premiazko neurriak hartzea ezkutuko ehizari eta flora‐ eta fauna‐espezie babestuen trafikoari amaiera emateko, eta flora‐ eta fauna‐produktu basatien legez kanpoko eskari nahiz eskaintzari aurre egiteko

Adierazlea 15.7.1

Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 15.8

2020. urterako, espezie exotiko inbaditzaileak sar daitezela prebenitzeko eta horiek lurreko nahiz uretako ekosistemetan dituzten eraginak nabarmen murrizteko neurriak hartzea, eta lehentasunezko espezieak kontrolatzea edo desagerraraztea

Xedea 15.9

2020. urterako, ekosistemen eta biodibertsitatearen balioak sartzea plangintzan, garapen‐prozesuetan, pobrezia murrizteko estrategietan eta kontabilitate nazionaletan eta tokikoetan

Xedea 15.a

Iturri guztietatik datozen finantza‐baliabideak mobilizatzea eta nabarmen areagotzea, biodibertsitatea eta ekosistemak zaintzeko eta jasangarritasunez erabiltzeko

Xedea 15.b

Iturri guztietako eta maila guztietako baliabide esanguratsuak mobilizatzea, baso‐kudeaketa jasangarria finantzatzeko eta garapen‐ bidean dauden herrialdeei pizgarri egokiak emateko, kudeaketa hori susta dezaten; bereziki, kontserbazioari eta basoberritzeari dagokienez

Xedea 15.c

Ezkutuko ehizaren eta babestutako espezieen trafikoaren aurkako borrokari mundu‐mailan ematen zaion babesa areagotzea, tokiko komunitateen ahalmena areagotuz, iraupen‐aukera jasangarriak lor ditzaten

Adierazlea 15.c.1

Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Gora itzuli