Xedeak eta adierazleak
Xedea 14.1
2025. urterako, mota guztietako itsas kutsadura aurreikustea eta nabarmen murriztea, bereziki, lurrean eginiko jardueren bidez sortutakoa (itsas detrituak eta elikagaien bidezko kutsadura barne)
Adierazlea 14.1.1
Jarraipena

Xedea 14.2
2020. urterako, itsasoko eta kostaldeko ekosistemak modu jasangarrian kudeatzea eta babestea, eragin kaltegarri esanguratsuak saihesteko. Horretarako, sendotu egin beharko dira eta horiek leheneratzeko neurriak hartu beharko dira, ozeanoen osasuna eta produktibitatea berreskuratze aldera
Adierazlea 14.2.1
Jarraipena

Xedea 14.3
Ozeanoak azidotzearen eraginak murriztea eta horiei aurre egitea, baita maila guztietan lankidetza zientifiko handiagoa martxan jarriz ere
Adierazlea 14.3.1
Jarraipena

Xedea 14.4
2020. urterako, modu eraginkorrean arautzea arrantza‐ustiapena eta amaiera ematea gehiegizko arrantzari, legez kanpokoari, aitortu gabekoari eta arautu gabekoari, baita arrantza‐jardunbide suntsitzaileei ere; horrez gain, oinarri zientifikoa duten kudeaketa‐planak aplikatzea, arrain-populazioak berrezartze aldera ahalik eta epe motzenean, beren ezaugarri biologikoen arabera ahalik eta errendimendu jasangarriena eman dezaketen mailetara iritsiz
Adierazlea 14.4.1
Jarraipena

Xedea 14.5
2020. urterako, kostaldeen eta itsas eremuen % 10, gutxienez, kontserbatzea, lege nazionalekin eta nazioarteko zuzenbidearekin bat etorriz eta oinarri gisa erabilgarri dagoen informazio zientifiko hoberena erabiliz
Xedea 14.6
2020. urterako, arrantzari emateko diru‐laguntza mota batzuk debekatzea, ahalmenen gaineko arrantza eta gehiegizko arrantza ahalbidetzen dituztelako; kentzea, halaber, legez kanpoko arrantza, aitortu gabekoa eta arautu gabekoa ahalbidetzen duten diru‐laguntzak; eta mota horretako diru‐laguntza gehiago ez sortzea. Ildo horretan, Munduko Merkataritza Antolakundearen esparruan egiten diren arrantzarako diru‐laguntzei buruzko negoziazioek barne hartu behar dute tratu berezi eta bereizi bat, garapen‐bidean dauden eta aurrerapen txikienekoak diren herrialdeentzako egokia eta eraginkorra
Adierazlea 14.6.1
Jarraipena

Xedea 14.7
2030. urterako, areagotzea garapen‐bidean dauden uharte‐estatu txikiek eta aurrerapen txikieneko herrialdeek beren itsas baliabideak jasangarritasunez erabiltzean lortzen dituzten irabazi ekonomikoak, bereziki, arrantzaren, akuikulturaren eta turismoaren kudeaketa jasangarriaren bidez lortzen dituztenak
Adierazlea 14.7.1
Jarraipena

Xedea 14.a
Ezagutza zientifikoak areagotzea, ikerketa‐ahalmena garatzea eta itsas teknologia transferitzea, Gobernu Arteko Ozeanografia Batzordearen Itsas Teknologia Transferitzeko Irizpideak eta Gidalerroak kontuan hartuz, ozeanoen osasuna hobetzeko eta itsas biodibertsitateak garapen‐bidean dauden herrialdeei egiten dien ekarpena areagotzea, bereziki, garapen‐bidean dauden uharte‐estatu txikiei eta aurrerapen txikieneko herrialdeei
Adierazlea 14.a.1
Jarraipena

Xedea 14.b
Artisau-arrantzaleek itsas baliabideak eskuratzeko eta merkatuetara sartzeko dituzten aukerak areagotzea
Adierazlea 14.b.1
Jarraipena

Xedea 14.c
Ozeanoen eta horien baliabideen kontserbazioa eta erabilera jasangarria hobetzea, Itsas Zuzenbideari buruzko Nazio Batuen Konbentzioan jasotako nazioarteko zuzenbidea aplikatuz; hain zuzen ere, zuzenbide horrek osatzen du ozeanoak eta bertako baliabideak zaintzeari eta jasangarritasunez erabiltzeari dagokion esparru juridikoa, “Nahi dugun etorkizuna” agiriko 158. paragrafoak zehazten duen moduan