Justifikazioa |
Nazio Batuen estatu-kideek 2015eko martxoan ezarri zuten Hondamendien Arriskua Murrizteko 2015-2030 aldiko
Sendaiko Esparrua hondamendien arriskua murrizteko politika global gisa.
Sendaiko Esparrutik espero den emaitza da “nabarmen murriztea hondamendien arriskua eta galerak bizitzetan,
bizirauteko bitartekoetan, osasunean, jarduera ekonomikoetan, fisikoetan, sozialetan, kulturaletan eta
ingurumenekoetan, pertsona, enpresa, komunitate eta herrialdeetan”. Sendaiko Esparruko xede orokorren artean
E xedea dago: Hondamendien arriskua murrizteko nazioko eta tokiko estrategiak dituzten herrialdeen kopurua
nabarmen areagotzea 2020rako. Hartara, hondamendien arriskua murrizteko nazioko eta tokiko estrategia eta
politiken estaldura eta aurrerapen globala hobetu nahi dira.
Hondamendien arriskua murrizteko plan, estrategia eta politika nazionalen helburuak dira hondamendien arrisku
berriak prebenitzea eta daudenak murriztea, horretarako neurri integratu eta inklusiboak ezarriz ekonomian,
egituran, legean, gizartean, osasunean, kulturan, hezkuntzan, ingurumenean, teknologietan, politiketan eta
instituzioetan, hartara hondamendien aurreko arriskua eta zaurgarritasuna prebenitu eta murrizteko, egoera
horri erantzun eta hartatik berreskuratzeko prestaketa-lana areagotzeko, eta, beraz, erresilientzia indartzeko.
Adierazleak zubi-lana egingo du GJHen eta Hondamendien Arriskuak Murrizteko Sendaiko Esparruaren artean.
Hondamendien arriskua murrizteko nazioko eta tokiko estrategiak ezartzen dituzten gobernu nazionalak zenbat
eta gehiago izan (halaxe ezartzen du Sendaiko Esparruak), orduan eta gehiago sustatuko da garapen jasangarria,
ekonomiaren, ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik.
Iturria: Nazio Batuen Estatistika Sekzioa
|