Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
a) Per capita sortutako hondakin arriskutsuak eta b) tratatutako hondakin arriskutsuen proportzioa, tratamendu motaren arabera banakatuta |
|---|---|
| Xedea |
12.4- 2020. urterako, produktu kimikoak eta hondakin guztiak ekologikoki arrazoizkoa den moduren batean kudeatzea beren bizi‐zikloan, hitzartutako nazioarteko esparruekin bat etorriz; eta nabarmen murriztea atmosferara, urera eta lurrera egiten dituzten isuriak, horiek giza osasunean eta ingurumenean dituzten eragin kaltegarriak arintze aldera |
| Helburua |
12- Kontsumo eta ekoizpen modalitate jasangarriak bermatzea |
| Definizioa |
Biztanleko sortutako hondakin arriskutsuak, eta tratamendu-eragiketen arabera tratatutako (erre, isuri eta birziklatutako) hondakin arriskutsuen proportzioa, sortu eta tratatutako hondakin arriskutsu guztiekiko. |
| Formula teorikoa |
Sortutako hondakin arriskutsuak per capita \[RPPC^{t} = \frac{RP^{t}}{P^{t}}\]non: $RP^{t} =$ sortutako hondakin arriskutsuen kantitatea $t$ urtean $P^{t} =$ biztanleria $t$ urteko uztailaren 1ean Tratatutako hondakin arriskutsuen proportzioa, tratamendu motaren arabera \(PRP_{tratamendua}^{t} = \frac{RP_{tratamendua}^{t}}{RP^{t}} \cdot 100\) $RP_{tratamendua}^{t} =$ tratatutako hondakin arriskutsuen kantitatea (tratamendu motaren arabera) $t$ urtean $RP^{t} =$ sortutako eta tratatutako hondakin arriskutsuen guztizko kantitatea $t$ urtean |
| Desagregazioak |
Hondakinen tratamendua Lurralde historikoa |
| Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
| Oharra |
Tratamendu-eragiketak, Hondakinei buruzko 2008/98/CE Zuzentarauaren arabera. |
| Datuen azken eguneratze-data | 2025/08/19 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/08/14 |






