Xedeak eta adierazleak


Xedea 12.1

Kontsumo eta Ekoizpen Modalitate Jasangarriei buruzko Programen Hamar Urterako Esparrua aplikatzea, herrialde guztien parte‐hartzearekin eta garatutako herrialdeek gidatuta, kontuan izanda garapen‐bidean dauden herrialdeen garapen‐maila eta ahalmenak

Xedea 12.2

2030. urterako, baliabide naturalen kudeaketa jasangarria eta erabilera eraginkorra egin dadila lortzea

Adierazlea 12.2.1

Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 12.3

2030. urterako, munduan, txikizkako salmentan eta kontsumitzaileen artean per capita alferrik galtzen diren elikagaien kopurua erdira murriztea, eta ekoizpen‐ eta horniketa‐kateetako elikagai‐galerak murriztea, uztaren ondorengo galerak barne

Adierazlea 12.3.1

a) Elikagaien galeren indizea eta b) elikagaiak alferrik galtzearen indizea
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 12.4

2020. urterako, produktu kimikoak eta hondakin guztiak ekologikoki arrazoizkoa den moduren batean kudeatzea beren bizi‐zikloan, hitzartutako nazioarteko esparruekin bat etorriz; eta nabarmen murriztea atmosferara, urera eta lurrera egiten dituzten isuriak, horiek giza osasunean eta ingurumenean dituzten eragin kaltegarriak arintze aldera

Xedea 12.5

2030. urterako, nabarmen murriztea hondakinen sorrera, prebentzio‐, murrizketa‐, birziklatze‐ eta berrerabilpen‐jardueren bitartez

Xedea 12.6

Enpresak animatzea, bereziki enpresa handiak eta transnazionalak, jardunbide jasangarriak erabiltzera eta jasangarritasunari buruzko informazioa sartzera beren txostenen aurkezpen‐zikloan

Xedea 12.7

Erosketa publikoko jardunbide jasangarriak sustatzea, politika eta lehentasun nazionalekin bat etorriz

Adierazlea 12.7.1

Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 12.8

2030. urterako, mundu osoko pertsonek beharrezko informazioa eta ezagutzak badituztela bermatzea, garapen jasangarrirako eta naturarekin bat datorren bizi‐estiloa edukitzeko

Xedea 12.a

Garapen‐bidean dauden herrialdeei laguntzea beren zientzia‐ eta teknologia‐ahalmena sendotzen, kontsumo‐ eta ekoizpen‐modalitate jasangarriagoetarantz aurrera egiteko

Xedea 12.b

Garapen jasangarriaren inpaktuen jarraipena egiteko tresnak sortu eta aplikatzea, lanpostuak sortuko dituen eta tokiko kultura eta produktuak sustatuko dituen turismo jasangarria lortzeko

Xedea 12.c

Kontsumo antiekonomikoak sustatzen dituzten erregai fosilentzako diru‐laguntza ez-eraginkorrak arrazionalizatzea, eta horretarako, merkatuaren desitxuratzeekin amaitzea, egoera nazionalekin bat etorriz. Horretarako, zerga‐sistemak berregituratu beharko dira eta diru‐laguntza kaltegarriak pixkanaka kendu beharko dira (halakorik balego), ingurumenean duten eragina agerian gera dadin; eta erabat kontuan izan beharko dira garapen‐bidean dauden herrialdeen behar eta baldintza zehatzak, eta beren garapenean sor ditzaketen eragin kaltegarriak murriztu beharko dira, pobreak eta komunitate kaltetuak babesteko

Adierazlea 12.c.1

Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Gora itzuli