Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
| Eskuragarri dagoen adierazlea |
Hirietako partikula fin esekien (PM2.5 eta PM10) urteko batez besteko mailak (populazioaren arabera haztatuak) |
|---|---|
| Xedea |
11.6- 2030. urterako, hirietako per capita ingurumen‐inpaktu negatiboa murriztea, eta arreta berezia eskaintzea airearen kalitateari eta udal‐hondakinen eta beste hondakin batzuen kudeaketari |
| Helburua |
11- Hiriak eta giza kokaguneak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea lortzea |
| Definizioa |
10 mikratik ($PM_{10}$) edo 2,5 mikratik ($PM_{2,5}$) beherako partikula esekien kontzentrazioa 50.000 biztanletik gorako udalerrietan, biztanleriaren arabera haztatua |
| Formula teorikoa |
\[CMPM^{t} = \frac{\sum_{m \in M^{t}}CMPM_{m}^{t}}{\sum_{m \in M^{t}}P_{m}^{t}}\]
non: $M^{t} =$ 50.000 biztanletik gorako udalerriak, airearen kalitatearen ebaluazioan parte hartzen duten zaintza-estazioak dituztenak $t$ urtean $CMPM_{m}^{t} =$ partikula esekien batez besteko kontzentrazioa $m$ udalerrian $t$ urtean $P_{m}^{t} =$ biztanleria $m$ udalerrian $t$ urtean |
| Desagregazioak |
Partikula esekiak |
| Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
| OCECA |
Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
| Datuen azken eguneratze-data | 2025/11/11 |
| Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |






