Justifikazioa |
Mundu-mailan, lurzoruaren gainazala gizakiaren erabileraren arabera moldatuta dago: batez ere,
nekazaritza eta abeltzaintza, basoen aprobetxamendua eta kudeaketa, eta hiriaren eta hiri-inguruaren
eraikuntza eta garapena. Munduko hiri askoren bereizgarria da kanpoalderantz zabaldu izana, muga
administratibo formalak baino askoz harago, batik bat automobila sarri-sarri darabilgulako, hirigune
eta eskualdeen planifikazioa kaskarra izan delako eta higiezinen espekulazioaren ondorioz.
Hiri askok, bai garatutako herrialdeetan bai garapen-bidean dauden herrialdeetan, kontsumo altuak
eragindako hedadura-patroiak dituzte hiri-inguruan, baita, sarri askotan, are urrunagoko aldirietan
ere. 120 hiriri buruzko azterketa global baten arabera, hiri-lurzoruaren okupazioa, batez beste,
hiri-populazioa baino hiru aldiz gehiago hazi da; kasu batzuetan, Estatu-mailako antzeko azterlanek
bost aldiz handiagoa den aldea ere erakutsi dute.
Lurzoru-kontsumoaren hazkundea eraginkortasunez ikuskatzeko, beharrezkoa da, ez soilik dagoen
lurzoruaren erabileraren estaldurari buruzko informazioa edukitzea, baizik eta baita ere populazioaren
igoeraren eskari aldakorrek eta paisaian eragina duten indar naturalek eragindako lurzoruaren
erabileraren dinamika kontrolatzeko gaitasuna edukitzea.
Iturria: Nazio Batuen Estatistika Sekzioa
|