Xedeak eta adierazleak


Xedea 11.1

2030. urterako, pertsona guztiek etxebizitza eta oinarrizko zerbitzu egokiak, seguruak eta arrazoizkoak izan ditzatela bermatzea, eta auzo marjinalak hobetzea

Xedea 11.2

2030. urterako, pertsona guztientzako garraio‐sistema seguru, arrazoizko, irisgarri eta jasangarria izateko aukera ematea, batez ere, garraio publikoa areagotuz eta ahultasun‐egoeran dauden pertsonen beharrei arreta berezia eskainiz (emakumeak, haurrak, desgaitasunen bat dutenak eta adineko pertsonak)

Xedea 11.3

2030. urterako, hirigintza inklusiboa eta jasangarria areagotzea, eta baita giza kokaguneen kudeaketa parte‐hartzailea, integratua eta jasangarria ere, herrialde guztietan

Adierazlea 11.3.1

Lurren kontsumo-tasaren eta biztanleriaren hazkunde-tasaren arteko erlazioa
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 11.4

Munduko kultura‐ eta natura‐ondarea babesteko eta zaintzeko ahaleginak bikoiztea

Xedea 11.5

2030. urterako, nabarmen murriztea hondamendien ondorioz (urarekin zerikusia dutenak barne) sortutako heriotzen eta horien eraginak jasaten dituzten pertsonen kopurua, eta nabarmen murriztea hondamendiek sortutako zuzeneko galera ekonomikoak, munduko barne‐ produktu gordinarekin alderatuta, arreta berezia emanez pobreei eta ahultasun‐egoeran dauden pertsonei

Adierazlea 11.5.3

Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 11.6

2030. urterako, hirietako per capita ingurumen‐inpaktu negatiboa murriztea, eta arreta berezia eskaintzea airearen kalitateari eta udal‐hondakinen eta beste hondakin batzuen kudeaketari

Xedea 11.7

2030. urterako, berdegune eta espazio publiko seguru, inklusibo eta irisgarriak edukitzeko aukera unibertsala izatea, bereziki, emakumeentzat, haurrentzat, adinekoentzat eta desgaitasunen bat duten pertsonentzat

Xedea 11.a

Hiriguneen, hiri‐inguruen eta landa‐eremuen arteko ekonomia‐, gizarte‐ eta ingurumen‐lotura positiboak babestea, garapen nazionalaren eta eskualdekoaren plangintza sendotuz

Xedea 11.b

2020. urterako, nabarmen areagotzea politika eta plan integratuak bereganatzen eta ezartzen dituzten hirien eta giza kokaguneen kopurua, horren helburua izanik inklusioa, baliabideen erabilera eraginkorra, klima‐aldaketaren arintzea, klima‐aldaketarako egokitzapena eta hondamendien aurkako erresilientzia hobetzea; horrez gain, hondamendi‐arriskuen kudeaketa integrala egitea eta martxan jartzea, maila guztietan, Hondamendien Arriskua Murrizteko 2015‑2030 aldirako Sendaiko Esparruarekin bat etorriz

Gora itzuli