Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Eskura dagoen diru-sarrera baliokidearen Gini indizea (postfiskala) |
---|---|
Xedea |
10.4- Politikak ezartzea (bereziki, zergei, soldatei eta gizarte‐babesari lotutakoak), eta pixkanaka gero eta berdintasun handiagoa lortzea |
Helburua |
10- Herrialde bakoitzaren barneko eta herrialdeen arteko desberdintasunak murriztea |
Definizioa |
Errenta erabilgarri baliokidearen Gini-indizea per capita transferentzia sozialen ondoren (postfiskala) Gini Indizeak biztanleria baten diru-sarreren banaketan dagoen sakabanatze estatistikoa neurtzen du. Diru-sarreren banaketan dagoen desberdintasuna lurraldeka alderatzeko erabiltzen da. Balioa 0tik 100era bitartekoa da; zenbat eta hurbilago izan 100etik, orduan eta handiagoa izango da diru-sarreren kontzentrazioa, eta 0tik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta ekitatiboagoa izango da aberastasunaren banaketa. |
Formula teorikoa |
\[I_{gini}^{t}= \frac{\sum_{i=1}^{n-1} (P_i^{t} - Y_i^{t})}{\sum_{i=1}^{n-1} P_i^{t}}\]
non: $P_i^{t} =$ pertsonen proportzio metatua, goranzko diru-sarreraren arabera ordenatuta $t$ urtean $Y_i^{t} =$ pertsona horiei dagozkien diru-sarreren proportzio metatua $t$ urtean $n =$ guztizko pertsona kopurua |
Aldizkakotasuna |
Biurtekoa |
Oharra |
Errenta baliokidea etxe bateko guztizko diru-sarreretatik eta diru-sarrera horietatik bizi diren pertsonen kopuru eta adinetik eratorritako balio bat da. |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/06 |