Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Biztanleriaren eta biztanleria osoaren % 40 pobreena den etxekoen unitateen gastu edo diru-sarreren per capita hazkunde-tasak |
---|---|
Xedea |
10.1- 2030. urterako, biztanle pobreenen % 40ren diru‐sarrerek pixkanaka batezbesteko nazionala igaro dezatela eta kopuru horietan jarrai dezala lortzea |
Helburua |
10- Herrialde bakoitzaren barneko eta herrialdeen arteko desberdintasunak murriztea |
Definizioa |
Bost urteko aldian, EAEko biztanleriaren % 40 pobreeneko etxeko pertsona bakoitzeko diru-sarrera eta gastuen urteko batez besteko hazkunde-tasa (diru-sarrera txikienak dituzten pertsonen % 40, kontsumo-unitate bakoitzeko (ELGA eskala aldatua)), eta biztanleria osoarena |
Formula teorikoa |
Batez besteko per capita diru-sarrera errealaren edo kontsumoaren urteko hazkundea kalkulatzeko, lehenik eta behin, ongizate-banaketaren % 40 baxuenaren T0 eta T1 urteetako batez besteko per capita diru-sarrera erreala edo kontsumoa kalkulatzen da, eta, ondoren, urte horien arteko urteko batez besteko hazkunde-tasa kalkulatzen da, hazkunde konposatuaren formula bat erabiliz: Diru-sarreren edo kontsumoaren hazkundea = \(\left( \frac{Batezbestekoa\, T_1}{Batezbestekoa\, T_0} \right)^{\frac{1}{T_1 - T_0}} - 1\) Biztanleria osoaren batez besteko per capita diru-sarrera errealaren edo kontsumoaren hazkundea modu berean kalkulatzen da, biztanleria osoaren datuak erabiliz. |
Desagregazioak |
Diru-sarreren taldea Lurralde historikoa |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Etxeko kontsumo-unitateen kopurua kalkulatzeko, ELGA eskala aldatua erabiltzen da. Eskala horrek 1 pisua esleitzen dio 14 urte edo gehiagoko lehen pertsonari, 0,5 pisua 14 urte edo gehiagoko gainerako pertsonei eta 0,3 pisua 14 urtetik beherako pertsonei. |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/13 |