Xedeak eta adierazleak


Xedea 10.1

2030. urterako, biztanle pobreenen % 40ren diru‐sarrerek pixkanaka batezbesteko nazionala igaro dezatela eta kopuru horietan jarrai dezala lortzea

Xedea 10.2

2030. urterako, pertsona guztien gizarte‐, ekonomia‐ eta politika‐inklusioa indartzea eta sustatzea, beren adina, sexua, desgaitasuna, arraza, etnia, jatorria, erlijioa, egoera ekonomikoa edo beste edozein egoera edonolakoa izanda ere

Xedea 10.3

Aukera‐berdintasuna bermatzea eta emaitzen desberdintasuna murriztea, baita horretarako diskriminaziozko legeak, politikak eta praktikak kendu egin behar badira ere, alde horretatik egokiak diren legeak, politikak eta neurriak ezartzeko

Xedea 10.4

Politikak ezartzea (bereziki, zergei, soldatei eta gizarte‐babesari lotutakoak), eta pixkanaka gero eta berdintasun handiagoa lortzea

Adierazlea 10.4.1

Jarraipena
Geldialdia edo atzerakada

Adierazlea 10.4.2

Jarraipena
Ebaluatu gabea

Xedea 10.5

Erakundeen eta munduko finantza‐merkatuen araudia eta zaintza hobetzea, eta araudi horien aplikazioa sendotzea

Adierazlea 10.5.1

Sendotasun finantzarioaren adierazleak
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 10.6

Garapen‐bidean dauden herrialdeen ordezkaritza eta esku‐hartze handiagoa bermatzea nazioarteko ekonomia‐ eta finantza‐erakundeek hartutako erabakietan, erakunde horien eraginkortasuna, fidagarritasuna, kontuak eta legitimotasuna hobetzeko

Adierazlea 10.6.1

Jarraipena

Xedea 10.7

Pertsonen migrazio eta mugikortasun ordenatua, segurua, arautua eta arduratsua ahalbidetzea, baita migrazio‐politika planifikatuak eta ondo kudeatuak aplikatuta ere

Adierazlea 10.7.1

Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Adierazlea 10.7.3

Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Xedea 10.a

Tratu berezi eta bereiziaren printzipioa aplikatzea garapen‐bidean dauden herrialdeentzat, bereziki aurrerapen txikieneko herrialdeentzat, bat etorriz Munduko Merkataritza Antolakundean hitzarmenekin

Xedea 10.b

Garapenerako laguntza ofiziala eta finantza-korronteak sustatzea, atzerriko inbertsio zuzena barne, behar handienak dituzten estatuentzat; bereziki, aurrerapen txikieneko herrialdeentzat, Afrikako herrialdeentzat, garapen‐bidean dauden uharte‐estatu txikientzat eta garapen‐bidean dauden kostalderik gabeko herrialdeentzat, beren plan eta programa nazionalekin bat etorriz

Xedea 10.c

2030. urterako, % 3tik behera murriztea migratzaile‐taldeen transakzio‐kostuak eta % 5etik goragoko kostua duten migratzaileen igarobideak

Adierazlea 10.c.1

Bidalketen kostua, bidalitako zenbatekoen proportzioan
  • adierazlearen egoera Ez dago daturik eskuragarri
Jarraipena
Ez dago daturik eskuragarri

Gora itzuli