Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Guztizko gastu publikotik oinarrizko zerbitzuetara (hezkuntza, osasuna eta gizarte-babesa) bideratzen den proportzioa |
---|---|
Xedea |
1.a- Zenbait iturritatik datozen baliabideen mobilizazio esanguratsua bermatzea, baita garapenerako lankidetza hobetuz ere, aurreikusteko moduko nahikoa baliabide emateko garapen‐bidean dauden herrialdeei, aurrerapen txikienekoei bereziki, pobreziari dimentsio guztietan amaiera emateko programa eta politikak ezartzeko |
Helburua |
1- Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan |
Definizioa |
Oinarrizko zerbitzuetara (hezkuntza, osasuna eta gizarte-babesa) bideratzen den EAEko herri-administrazioen gastuaren proportzioa (gobernu-jardueren helburuak sailkatzeko nazioartean erabiltzen den Gobernuaren Funtzioen Sailkapeneko 09, 07 eta 10 funtzio-taldeak) |
Formula teorikoa |
\[PE_{t} = \frac{TE_{t} + TH_{t} + TS_{t}}{TG_{t}} \cdot 100\]
non: $PE_{t}$ = gobernuaren gastua oinarrizko zerbitzuetan (hezkuntza, osasuna eta gizarte-babesa), gobernuaren $t$ urte fiskaleko gastu osoaren ehuneko gisa $TE_{t}$ = gobernuak hezkuntzan egiten duen guztizko gastua, $t$ urte fiskalean $TH_{t}$ = gobernuak osasunean egiten duen guztizko gastua, $t$ urte fiskalean $TS_{t}$ = gobernuak gizarte-babesean egiten duen guztizko gastua, $t$ urte fiskalean $TG_{t}$ = gobernuaren guztizko gastua, $t$ urte fiskalean |
Desagregazioak |
Oinarrizko zerbitzua |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Adierazlea gobernu orokorrerako kalkulatzen da, gobernu-unitate desberdinak barne hartzen dituena: gobernu zentrala, gobernu autonomikoa, foru gobernuak eta tokiko gobernuak. Gobernuaren Funtzioen Sailkapenak (COFOG), Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (ELGA) garatu eta Nazio Batuen Estatistika Atalak argitaratutakoak, gastu publikoa 10 talde funtzionaletan egituratzen du:
|
Datuen azken eguneratze-data | 2025/04/22 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |