Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Oinarrizko zerbitzuak (txorrotako uraren hornidura eta bainua) eskura dituzten etxebizitza nagusien proportzioa |
---|---|
Xedea |
1.4- 2030. urterako, gizon eta emakume guztiek, bereziki pobre eta kalteberek, baliabide ekonomikoetarako eskubide berberak dituztela bermatzea, bai eta hauek irispidean izango dituztela ere: oinarrizko zerbitzuak, lurraren eta beste ondasun batzuen jabetza eta kontrola, herentzia, natura‐baliabideak, teknologia berri egokiak eta finantza‐zerbitzuak, mikrofinantzaketa barne |
Helburua |
1- Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan |
Definizioa |
Eskuragarri dauden serieak: - Txorrotako ura duten etxebizitzen proportzioa: Ur-hornidura duten etxebizitza nagusien proportzioa - Bainugela duten etxebizitzen proportzioa: Bainugela duten etxebizitza nagusien proportzioa |
Formula teorikoa |
Txorrotako ura duten etxebizitzen proportzioa \[PVP_{txorrotako\, ura}^{t} = \frac{VP_{txorrotako\, ura}^{t}}{VP^{t}} \cdot 100\]non: $VP_{txorrotako\, ura}^{t} =$ ur-hornidura duten etxebizitza nagusiak $t$ urtean $VP^{t} =$ etxebizitza nagusiak $t$ urtean Bainugela duten etxebizitzen proportzioa \[PVP_{bainugela}^{t} = \frac{VP_{bainugela}^{t}}{VP^{t}} \cdot 100\]non: $VP_{bainugela}^{t} =$ bainugela duten etxebizitza nagusiak $t$ urtean $VP^{t} =$ etxebizitza nagusiak $t$ urtean |
Desagregazioak |
Lurralde historikoa Eskualdea Udalerria |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
Etxebizitza nagusia da urte osoan edo urte gehienean pertsona batek edo gehiagok ohiko bizileku gisa erabiltzen duten etxea. |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/06/17 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |