Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Gizarte-babeseko gutxieneko sistemen edo mailen arabera estalitako biztanleriaren proportzioa, sexuaren arabera banakatuta, langabeak eta erretirorako legezko adina gainditu duten biztanleak bereizita |
---|---|
Xedea |
1.3- Nazio‐mailan guztiontzako babes sozialeko sistema eta neurri egokiak ezartzea, gutxieneko mailak barne, eta, 2030. urterako, pertsona pobre eta kalteberen babes zabala lortzea |
Helburua |
1- Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan |
Definizioa |
Gizarte-babeseko sistema batek benetan estaltzen dituen pertsonen proportzioa islatzen du adierazleak. Datuak serie desberdinetan aurkezten dira, gizarte-babeseko sistemaren osagaiak bereizteko. Kasu bakoitzerako, estaldura dagokion biztanleriaren ehuneko gisa adierazten da. Eskuragarri dauden serieak: - Langabezia-prestazioak jasotzen dituzten langabeen proportzioa: Langabezia-prestazioen onuradunen eta langabe-kopuruaren arteko harremana - Erretirorako legezko adina gainditu eta pentsioa jasotzen duten biztanleen proportzioa: Erretirorako legezko adinetik gora izan eta pentsio bat (kontributiboa edo ez kontributiboa) jasotzen duten pertsonen, eta erretirorako legezko adinetik gorako guztien arteko harremana |
Formula teorikoa |
Langabezia-prestazioak jasotzen dituzten langabeen proportzioa \[PP_{langabezia}^{t} = \frac{P_{langabezia\, prestazioa}^{t}}{P_{langabezia}^{t}} \cdot 100\]non: $P_{langabezia\, prestazioa}^{t} =$ langabezia-prestazioak jasotzen dituzten biztanleak $t$ urtean $P_{langabezia}^{t} =$ langabetuak $t$ urtean Erretirorako legezko adinetik gora izan eta pentsioa jasotzen duten biztanleen proportzioa \[PP_{erretiroa}^{t} = \frac{P_{erretiro\, adina\, pentsioduna}^{t}}{P_{erretiro\, adina}^{t}} \cdot 100\]non: $P_{erretiro\, adina\, pentsioduna} =$ erretirorako legezko adinetik gora izan eta pentsioa jasotzen duten biztanleak $t$ urtean $PP_{erretiro\, adina}^{t} =$ erretirorako legezko adinetik gora duen biztanleria $t$ urteko uztailaren 1ean |
Desagregazioak |
Sexua Lurralde historikoa |
Aldizkakotasuna |
Urtekoa |
Oharra |
“Langabezia-prestazioak jasotzen dituzten langabeen proportzioa” seriea tentuz hartu behar da, eta ez da interpretatu behar prestazio bat jasotzen duten langabeen proportzio gisa; izan ere, aldizkako langile finkoen bolumen handiak estaldura-tasa handia eragin dezake, baita 100 baino handiagoa ere. |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |