Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
AROPE tasa. Pobreziako edo gizarte-bazterketako arriskuan dauden pertsonen proportzioa |
---|---|
Xedea |
1.2- 2030. urterako, gutxienez erdira jaistea pobrezian, bere dimentsio guztietan (definizio nazionalen arabera), bizi diren gizon, emakume eta adin guztietako haurren proportzioa |
Helburua |
1- Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan |
Definizioa |
Pobreziako edo gizarte-bazterketako arriskuaren hiru irizpideetako bat gutxienez betetzen duten pertsonen proportzioa: pobrezia erlatiboko arriskuan egotea, gabezia material eta sozial larriko egoeran egotea, edo lan-intentsitate txikiko etxe batean bizitzea |
Formula teorikoa |
\[T_{AROPE}^{t} = \frac{P_{AROPE}^{t}}{P^{t}} \cdot 100\]
non: $P_{AROPE}^{t} =$ pobreziako edo gizarte-bazterketako arrisku erlatiboan dagoen biztanleria $t$ urtean $P^{t} =$ biztanleria osoa $t$ urtean |
Desagregazioak |
Pobreziaren dimentsioak Sexua |
Aldizkakotasuna |
Biurtekoa |
Oharra |
Adierazleak irizpide hauetako bat gutxienez betetzen duten pertsonen proportzioa neurtzen du: Pobrezia erlatiboaren arriskuan dauden pertsonak: kontsumo-unitate bakoitzeko diru-sarrerak medianaren % 60tik behera dituzten pertsonak (ELGA eskala aldatua). Etxeko kontsumo-unitateen kopurua kalkulatzeko, ELGA eskala aldatua erabiltzen da. Eskala horrek 1 pisua esleitzen dio 14 urte edo gehiagoko lehen pertsonari, 0,5 pisua 14 urte edo gehiagoko gainerako pertsonei eta 0,3 pisua 14 urtetik beherako pertsonei. Gabezia material eta sozial larria duten pertsonak: ondoko hamahiru egoeretatik gutxienez zazpi pairatzen dituzten pertsonak; zazpi egoera etxeari dagokizkonak dira eta sei pertsonari dagozkionak: Etxeari dagozkionak:
Pertsonari dagozkionak:
16 urtetik beherakoen kasuan, pertsonari dagozkion azken sei kontzeptuak ez daude eskuragarri. Adingabe horien kasuan, elementu horien balioak 16 urte edo gehiago dituzten etxeko kideentzat jasotako balioetatik abiatuta egozten dira. Lan-intentsitate txikia: etxe horietako lan egiteko adinean dauden kideek beren lan-potentzial osoaren % 20 baino gutxiago lan egin zuten erreferentziako urtean; lan egiteko adinean dauden kidetzat hartzen dira 18 eta 64 urteko arteko pertsonak (salbu eta 18 eta 24 urte bitarteko ikasleak, erretiratuak, eta 60-64 urte bitarteko pertsona ez-aktiboak, horien etxeko diru-sarreren iturri nagusia pentsioak badira). Aldagai hori ez da aplikatzen 65 urte edo gehiagoko pertsonen kasuan. |
OCECA |
![]() Autonomia-erkidegoetako estatistika-organo zentralen arteko metodologia harmonizatua erabiliz kalkulatutako adierazlea |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |