Euskal AErako eskuragarri dagoen adierazlearen fitxa metodologikoa
Eskuragarri dagoen adierazlea |
Nazioarteko pobrezia atalasearen azpitik bizi den biztanleriaren ehunekoa |
---|---|
Xedea |
1.1- 2030. urterako, muturreko pobrezia errotik kentzea mundu osoan (gaur egun ulertzen da muturreko pobrezian daudela egunean Ameriketako Estatu Batuetako 1,25 dolar baino gutxiagorekin bizi direnak) |
Helburua |
1- Pobrezia mota guztiak desagertzea mundu osoan |
Definizioa |
Diru-sarrera baliokidea pobreziaren nazioarteko atalasea baino txikiagoa duten pertsonen proportzioa. Muga hori AEBetako 2,15 dolarretan dago ezarrita, 2017ko erosteko ahalmenaren parekotasunean. |
Formula teorikoa |
\[PP_{UIP}^{t} = \frac{P_{UIP}^{t}}{P^{t}} \cdot 100\]
non: $P_{UIP}^{t} =$ pobreziaren nazioarteko atalasea (2,15 dolar/eguneko) baino diru-sarrera baliokide txikiagoa duten biztanleak, $t$ urtean $P^{t} =$ biztanleria $t$ urtean |
Aldizkakotasuna |
Biurtekoa |
Oharra |
Diru-sarrera baliokidea etxeko diru-sarrera erabilgarria da, etxeko kontsumo-unitate kopuruaren arabera zatitua, ELGAren (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea) baliokidetasun-eskala aldatua erabiliz. Helburua da tamaina eta osaera desberdina duten etxeen arteko bizi-mailak modu parekatuan alderatzea. |
Datuen azken eguneratze-data | 2025/05/08 |
Metadatuen azken eguneratze-data | 2025/06/18 |